Jatorrizko marraketa lerroak

ASKONDO HAITZULOA

  • Askondo-ko kobako horma batetan aurkitutako zaldi burua a1. Berezko bista (aurkitu zen unean)
  • Askondo-ko kobako horma batetan aurkitutako zaldi burua (ordenagailuz nabarmenduta) a2. Bista berdina (lan-tekniko bidezko irudia - infografia)
  • Askondo-ko kobako horma batetan aurkitutako eskua b1. Berezko bista (aurkitu zen unean)
  • Askondo-ko kobako horma batetan aurkitutako (ordenagailuz nabarmenduta) b2. Bista berdina (lan-tekniko bidezko irudia - infografia)

HARRIDURA-MARKEKIN

Historiaurreko adierazpen artistikoak duela 24.000 urtekoak dira gutxi gorabehera, beraz, Santimamiñe Kobakoak baino lehenagokoak (10.000 urte inguru zaharragoak!)

Hormetan, gorriz margotuta dauden dozena bat motibo-grafiko baino gehiagok osatutako pintura multzoa da: zaldiak eta positiboan irudikatutako eskua, besteak beste.

Askondo Bizkaiko Lurralde Historikoan aurkitutako Paleolitoko horma-artea gordetzen duen bosgarren haitzuloa da (Venta Laperra, Santimamiñe, Arenatza eta El Rincón dira besteak)

Eta animalien irudiak kontutan hartuta hirugarren garrantzitsuena da.

AIPATZEKOAK

  • Aurkikuntza. 2011ko urtarrilean, Diego Gárate Maidagan, Joseba Rios eta Ander Ugarte Cuetara arkeologoek osatutako taldeak, lan teknikoak egiteko barrunbera egin zuten bisitaldi baten pinturak aurkitu zituzten. Bisitaldi hori Paleolito Aroan Bizkaiko barrualdeko populatze-prozesua aztertzeko ikerketa-proiektuaren barruan zegoen.
  • Babesa: Jabego pribatu batean aurkitu ziren arren, aztarnategia itxi egin zen, haren babesa bermatzeko. Neurri hori Bizkaiko Foru Aldundiak hartu zuen, Ondare Legeari atxikiz, eta lursailen jabeen laguntza osoa izan zuen.
  • Jakinarazpena: 2011ko maiatzaren 4an, BFAk aurkikuntza jendaurrean aurkeztu zuen. Honen garrantzia eta egiazkotasuna Historiaurreko Artean adituak ziren Manuel González Moralesek eta Cesar González Sanzek (Kantabriako Instituto Internaional de Investigaciones Prehistóricas -CSICi elkarturikoa-) egiaztatu zuten.
  • Babesa eta ezagutaraztea. BFAren Kultura Ondarearen Zerbitzuak aztarnategia ikertzeko, kontserbatzekoa eta bertako artelanen balio ezagutarazteko programa sustatzen du.

PROGRAMA

Haitzuloan artelanen garaikide izandako gizakiak bizi izan direla baieztatzen duen ikerketa sakona egitean datza, non barrunbearen 300 metroen azterketa, pintura eta grabatuen dokumentazioa, analisi ezberdinak (karbono 14, uranio/torio eta koloratzaileak, besteak beste) eta zundaketa arkeologikoakburutu diren. (emaitzak 2011ren bukaeran argitaratuko dela aurreikusita dago) Bigarren aldi baten, hitzaldien, erakusketen eta eredu birtualen bidez, aurkikuntza ezagutzera emango da, gizarteak egindako lanen emaitzen berri izan dezan. Hirugarrenez, epe ertainera edo luzera, ahal den heinean hondatuen dauden pinturak zaharberritu, finkatu eta zaindu egingo dira.

Emaitzen aurkezpena El Gravetiense Cantábrico. Estado de la cuestión Nazioarteko Kongresuan(2011) eta zundaketa arkeologikoak.

ADITUAK ESANAO

César González Sainz, Kantabriako Unibertsitateko Historiaurrean Katedraduna

Askondon aurkitu genuena teknikarien ebaluazioarekin bat zetorren. Motiboak, formari dagokionez, Paleolitokoak dira guztiz eta orduko aro batzuetan ohikoa zen estilokoak. Bestalde, pigmentua nekez ikus daiteke, margo askotan oso higatua baitago. Horretaz gain, bata bestearen gainean dauden iraganeko kaltzio formazioak daude, zeinei analisia egin ostean data jarri beharko zaien.

GIDOI ARTEAN

Nazioartean aurkikuntzari buruzko albisteek izan duten oihartzuna.

NATIONAL GEOGRAPHIC

News Watch

Posted by Andrew Howley May 13, 2011

Prehistoric Cave Art Discovered in Basque Country

REUTERS AGENTZIA
Prehistoric paintings found in Spain REUTERSMAY 9, 2011 A graphic restitution of a pre-historic painting of a horse found inside the Askondo Cave in the northern Basque village of Manaria is seen in this undated handout picture released by the Diputacion Foral de Vizcaya (Vizcayas provincial council).
BESTE KOMUNIKABIDE BATZUK