Finantzatutako proiektuak

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

2015eko otsailaren 12an Europako Batzordeak EAEko EGEF 2014-2020 Ekintza Programa onartu zuen. Agiri horretan zehazten da zer estrategia erabili behar den eta zer jarduketa burutu behar diren 2014-2020 bitarteko programazio epe berrian, EAEn, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) kofinantzaketaren bidez.

Programaren helburua da EAEn garapen ekonomiko iraunkorra sustatzea, enplegua sortuz, batez ere balio erantsi handiko sektoreetan, eta eskualdeko ekonomiaren lehiakortasuna hobetzea, hazkunderako ekimen adimentsu eta berritzaileak direla medio.

Ekintza programaren %90 inguruk sei lehentasun nagusi ditu ardatz, Europa 2020 Estrategiak ezarritako lehentasunen ildotik:

  • Ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza indartzea (aurreikusitako finantzaketaren %44,6).
  • Karbono gutxi igortzen duen ekonomiaranzko aldaketa sustatzea sektore guztietan (%25,9).
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eskuragarritasuna, erabilera eta kalitatea hobetzea (%10,5).
  • ETE-en lehiakortasuna hobetzea (%8,7).
  • Klima aldaketarako egokitzapena eta arriskuen kudeaketa eta prebentzioa sustatzea (%5,4).
  • Ingurumena kontserbatu eta babestea eta baliabideen erabilera eraginkorra sustatzea (%4,5).

Ekintza programan ezarritako ekintzen garapenak honako emaitza hauek ekarriko dituela aurreikusten da:

  • 452,6 milioi euroko inbertsio pribatua, berrikuntzarako edo I+G arloko proiektuetarako laguntza publikoarekin batera.
  • Laguntza ematea 50.000tik gora ETEri, euren lehiakortasuna sustatze aldera.
  • Enpresen %75ek baino gehiagok erabiltzea administrazio zerbitzu elektronikoak.
  • Energia iturri berriztagarriak erabiliz 100 MW energia baino gehiago ekoiztea.
  • 6.000tik gora etxek onura lortzea, euren energia kontsumoaren sailkapen hobearen bitartez.
  • Ia 2.500 pertsonak onura lortzea, uholdeen kontrako babes neurrien bitartez.
  • 680 hektareatik gora habitat natural babestea.

Programan jasotako ekintzak garatu ahal izateko 353 milioi euro inbertitu behar dira; horien erdiak, 176,45 milioi euro, EGEFek jarriko ditu.

Euskal Autonomia Erkidegorako onartu diren Erkidegoko laguntzek gaiaren aldetik honako helburuak dituzte:

  1. I+G+b sendotzea.
  2. IKTen erabilera eta kalitatea hobetzea eta horietara iristea.
  3. ETEen lehiakortasuna hobetzea.
  4. Karbono gutxi erabiltzen duen ekonomia sustatzea.
  5. Arriskuak prebenitu eta kudeatzea.
  6. Ingurumena zaindu eta babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea.
  7. Laguntza teknikoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2014-2020 denboraldirako hainbat jarduera aurkezten ditu eta guztira programatutako inbertsioa 53,7 milioi eurokoa da. Ondoren deskribatzen den moduan banatuko dira:

EGEF-arekin finantzatutako Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektuak, gaiaren ikuspegitik helburuen eta gastuaren kategorien arabera.

Proiektuen zerrenda

Helburu tematikoa Inbertsioaren Lehentasuna Gastuaren kategoria Proiektua Inbertsioa € EGEF €
1. I+G+b sendotzea. 1.1. I+baren azpiegiturak nahiz I+ban bikaintasuna garatzeko gaitasuna hobetzea eta gaitasun-zentroak sustatzea, bereziki, interes europarra dutenak. O.E.1.1.2. I+Garen erakundeak sendotzea eta zientzia nahiz teknologia azpiegiturak sortu, finkatu eta hobetzea. Azpiegiturak edota ekipamendua garatzea 6.570.000 3.285.000
1.2. Enpresek berrikuntzan eta ikerketan inberti dezaten sustatzea, enpresen, ikerketa eta garapen zentroen eta goi mailako irakaskuntza sektorearen artean loturak eta sinergiak garatzea, bereziki, produktu eta zerbitzuen garapenean inbertitzea, teknologia transferitzea, gizarte-berrikuntza, berrikuntza ekologikoa, zerbitzu publikoko aplikazioak, eskea bultzatzea, sarean elkar konektatuak egotea, taldeak eta berrikuntza irekia espezializazio adimentsuaren bitartez eta ikerketa teknologiko eta aplikatuari laguntzea, lerro pilotuak, produktuak goiztiar baliozkotzeko ekintzak, fabrikazio aurreraturako eta lehen ekoizpenerako gaitasunak, bereziki, oinarrizko errazte-teknologietan eta modu anitzeko teknologiak hedatzea. O.E.1.2.1. Enpresak buru izan ostean, I+baren jarduerak bultzatu eta sustatzea nahiz enpresa berriztatzaileak sortu eta finkatzen laguntzea. Bizkaian ikerketa eta berrikuntza laguntzea 22.934.310 11.467.155
3. ETEen lehiakortasuna hobetzea. 3.1. Enpresa-espiritua sustatzea, bereziki, ideia berrien aprobetxamendu ekonomikorako erraztasunak emanez eta enpresa berrien sorrera bultzatuz, baita enpresa-haztegien bitartez ere. O.E.3.1.2. Enpresa eta enpresen haztegi berriak sortzea, bereziki, finantzazioa nahiz laguntza-zerbitzu aurreratuak lortzeko erraztasunak emanez. Jarduera bereziak garatzea planteatzen da, espiritu ekintzailea sortu eta sendotzeko, baita enpresa berriak eratzeko ere. Pertsona ekintzaileei (enpresa berriak eta haztegiak) laguntza zerbitzua 1.365.000 682.500
3.3. ETEen produktu eta zerbitzuak garatzeko gaitasun aurreratuak sortzen eta zabaltzen laguntzea. O.E.3.3.1. Produktu eta zerbitzuak garatzeko gaitasun aurreratuak sortzen eta zabaltzen laguntzea. Euskadiko ETEei laguntzea planteatzen da. Horretarako, faktore lehiakor ezberdinekiko (hala nola kudeaketa, merkaturatzea, diseinua, sormena, etab.) ezagutzaren eta gaitasunen bitartez beren lehiakortasuna bultzatu nahi da, beren jardueraren sektorea alde batera utzita. Bizkaiko enpresatan teknologia eta elkarren arteko konektibitatea inplementatzen bultzatzea 1.890.000 945.000
Bizkaian sormenezko enpresak garatzeari buruz sentsibilizatu eta sustatzea 1.260.000 630.000
4. Sektore guztietan karbono gutxi sortzen duen ekonomia erraztea. 4.5. Lurralde mota guztietarako, nagusiki, hiriguneetarako karbonoa murrizteko estrategiak sustatzea eta, xede horrez, garraio-modu iraunkor ezberdinekin eta arintzeko nahiz moldatzeko neurri egokiekin hiri-mugikortasuna sustatzea. O.E.4.5.1. Hiri-mugikortasun iraunkorra sustatzea: hiri-garraio garbia, garraio kolektiboa, hiria eta landa konektatzea, bide-sarea hobetzea, bizikleta-garraioa, oinezkoentzat, mugikortasun elektrikoa eta energia garbiaren hornidura-sistemak garatzea. Mugikortasun arduratsua: garraio-modu anitzen artekoa eta aukera iraunkorrak 19.368.070 9.819.035

Aurreko programazio-denboraldiarekin (2007-2013) erkatuz, egiturazko funtsen hornidura arinki (% 2,46) jaitsi da Bizkaiko Lurralde Historikoan.

Hala eta guztiz ere, Europa 2020 Estrategiaren helburuak bete daitezen bultzatzen eta sustatzen jarraitzen dugu. Ildo horri eutsiz, I+G+b, informazioaren gizartea eta enpresa-sarearen lehiakortasun hobea bultzatzera bideratutako jarduerek garrantzi handiagoa dute.