Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia

Zer da plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia?

Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia zeharkako tributu bat da, plastikoa duten ez itzultzeko ontzien erabilera kargatzen duena; ontzi hutsak izan daitezke, bai eta salgaiak barnean eduki eta babesten dituztenak eta salgaiak manipulatu, banatu eta aurkezteko direnak ere.

Sortzapena eta zergadunak desberdinak dira kontuan hartuta zerga-egitatea eremu objektiboko produktuen fabrikazioa den, halako produktuen Europar Batasunaren barruko eskurapena den, edo produktuon edukitze irregularra den:

  • Fabrikazioaren kasuan, fabrikatzailea da zergaduna, eta zergaren sortzapena fabrikatutako produktuak Espainiako lurraldean lehen aldiz entregatzean edo eskura jartzean gertatzen da, edo prezio osoa edo haren zati bat kobratzean, baldin eta fabrikatutako produktuak entregatzean edo eskura jartzean ordainketa aurreratuak egiten badira. Entrega edo eskura jartzea egin dela joko da, kontrakoa frogatu ezean, fabrikatutako produktuen izakinetan alde negatiboak daudela egiaztatzen denean.
  • Europar Batasunaren barruko eskurapenen kasuan, Europar Batasunaren barruko eskuratzailea da zergaduna, eta zergaren sortzapena eskuratzailearentzako garraioa edo bidalketa hasi eta hurrengo hilaren 15ean gertatzen da, edo faktura egiten den unean, lehenago bada.
  • Edukitze irregularraren kasuan, produktuak eduki, merkaturatu, garraiatu edo erabiltzen dituena izango da zergaduna; zergaren sortzapena, berriz, produktuak modu irregularrean sartzen diren unean gertatzen da, edo une horren berri izan ezean, preskribatu gabeko likidazio-aldi zaharrenean, salbu eta beste likidazio-aldi bati dagokiola frogatzen bada.

Zergak kargatzen dituen produktuen fabrikatzaileek beren jarduera egiteko erabiltzen duten establezimendua ezarrita dagoen lekuko zerga berezien kudeaketa-bulegoari dagokion lurralde-erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute.

Zergak kargatzen dituen produktuen Europar Batasunaren barruko eskuratzaileek eta Espainiako lurraldean ezarrita ez dauden plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren zergadunen ordezkariek beren egoitza fiskala dagoen lekuko zerga berezien kudeaketa-bulegoari dagokion lurralde-erregistroan inskribatzeko eskatu beharko dute.

Lurralde-erregistroan inskribatzeko eskaera jarduera hasi aurretik egin beharko da, bitarteko elektronikoz, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • 592 eredua, Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga. Autolikidazioa.

    592 eredua aurkeztea eta, hala badagokio, zerga-zorra ordaintzea: dagokion likidazio-aldia bukatu eta hurrengo hilaren lehen 25 egun naturalen barruan egingo da, bi kasu hauetan izan ezik: urtarrilean egin behar den aurkezpenaren kasuan, urtarrilaren 31ra arte luzatuko da epea; uztaileko likidazio-aldiari dagokionez, berriz, zergadunek aukera izango dute abuztuan eta irailaren lehen hogeita bost egun naturaletan eredua aurkezteko.

    Nahitaez aurkeztu beharko dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • 592 eredua, Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga. Itzulketa-eskaera.

    Aurkezpena: itzulketa-eskaera eragin zuten egitateak gertatu diren hiruhilekoa amaitu eta hurrengo hogeita bost egun naturalen barruan aurkeztuko da eredua, eta, nahitaez, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

  • 2023/11/24 Formularioa betetzearen bidezko elkartrukearen alderdi orokorrak

    Atal hauek gehitu dira:

    • Aitorpen baten xehetasuna – Oharrak Aldatu
    • Idazpenak formatuarekin exportatu
    • Idazpena kopiatu
  • 2023/09/13 Formularioa betetzearen bidezko elkartrukearen alderdi orokorrak

    Atal hauetako informazioa aldatu eta osatu da:

    • Zerbitzuaren deskribapena
    • Aitorpen baten xehetasuna

      Egoeren historikoak

    • Aitorpen baten ezeztatzea
    • Aitorpen bat zirriborrora atzera egitea
    • Idazpen baten xehetasuna

      Egoeren historikoak

    Web zerbitzuen bitartez trukearen alderdi orokorrak

    3. Funtzionamenduari buruzko eskema orokorra atala aldatu da.

    Aurkeztutako aitorpenak bajan eman daitezke, baldin eta aitorpena aurkezteko epea gainditu ez bada.

  • 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duena.
  • 6/2023 Foru Araua (254 KB), berrerabili ezin diren plastikozko ontzien gaineko Zerga bereziari buruzkoa.
  • Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 127/2023 Foru Agindua (916 KB), apirilaren 4koa. Honen bidez, 592 eredua, «Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Autolikidazioa», eta A22 eredua, «Plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga berezia. Itzulketa-eskaera», onesten dira, haiek aurkezteko era eta prozedura ezartzen dira, eta lurralde-erregistroan inskribatzeko modua, kontabilitatea egitekoa eta izakinen erregistro-liburua aurkeztekoa arautzen dira.
  • 2020/2053 (EB, Euratom) Erabakia.
  • 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru poluituei buruzkoa.

Kontabilitatea

Fabrikatzaileak

Zerga ordaindu behar duten zergadun fabrikatzaileek zergak kargatzen dituen produktuen kontabilitatea egin behar dute, eta, horretarako, dagokion foru-aginduaren IV. eranskinean jasotzen den formatu elektronikoa baliatu.

Betebehar hau betetzeko, euskarri informatikoko kontabilitate-sistema bat erabiliko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez, eta kontabilitateko idazpenak modu elektronikoan emango dira kontabilitatearen likidazio-aldia amaitu eta hurrengo hilabetearen barruan. Ondorio horietarako, abuztua hilabete baliogabetzat joko da.

Fabrikatzaileek beren kontabilitatean sartu beharko dituzte 2023ko urtarrilaren 1ean biltegiratuta dituzten plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga bereziaren xede diren produktuak.

Europar Batasunaren barruko eskuratzaileak

Zergaren xede diren produktuen Europar Batasunaren barruko eskuratzaileek, lurralde-erregistroan inskribatzera behartuta badaude, izakinen erregistro-liburu bat egin behar dute dagokion foru-aginduan ezarritako formatu elektronikoaren arabera.

Izakinen erregistro-liburu bat egin behar duten Europar Batasunaren barruko eskuratzaileek 2023ko uztailaren barruan aurkeztu ahal izango dute 2023ko lehenengo seihilekoko likidazio-aldiei dagokien erregistro-liburua.

Kontsulta fiskal eta teknikoetarako laguntza

Fiskalak (zergari buruzkoa)

Telefonoa: 946 125 500.

Teknikoak (programaren instalakuntza/funtzionamendua)

Proben ingurunea

Bizkaiko Foru Aldundiak proba esparru bat prestatu du, nahi duten erakundeek plastikozko ontzi ez-berrerabilgarrien gaineko zerga kudeatzeko sistema teknologikoak prestatu ditzaten.

  • Proba esparruak ez dauka, oraingoz, ixteko datarik.
  • Proba esparru honetarako ez da aldez aurretik inskribatu behar, eta nahi beste proba egin ahal izango dira.
  • Esparru honetan egindako bidalketak ez dira lotesleak, ez dute eraginik zergetan eta ez dira inola ere errealtzat joko.

Oharra

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekoizpen-ingurunean TEST modua ez dago GAITUTA. PROBAK proba-ingurunean egin behar dira.