BIZKAIA GOAZEN 2030
Bizkaia modernoa, hurbila eta arduratsua
3 ardatza, helburua:
Foru administrazioa modernizatzea
Ekintza aukeratu:
-
Eraginkortasunerako Foru Plana
Aurrerapen-maila:
%75Eraginkortasunerako Foru Planak gastuak arrazionalizatzeko plan bat eskaini nahi dio Aldundiari hobetzeko aukera ematen duten arloetan; horrela, eraginkortasun-proiektu edo -jarduketa zehatzei ekin ahal zaie gastu-familia bakoitzean.
2017an, Eraginkortasunerako Foru Plana prestatu zen. Planak gastu-familia batzuetan hobetzeko proiektuen zorroa ematen du eta haiek ezartzeko eta banatzeko sailen arteko lantaldea eratu zen.
2018an, lantalde hori jarri da martxan, baita gastu-familien araberako talde espezifikoak ere, Eraginkortasunerako Plana gauzatzeko.
Horrela, aurrerantz dihardugu politika korporatiboak zehazten eta kontratuak bateratzen eta zentralizatzen, eraginkortasuna hobetzeko. Planean bertan adierazitako epeei jarraikiz, 2019. urte-bukaeran amaitzea espero da.
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren udal-zerbitzuen katalogoa sortzea
Aurrerapen-maila:
%100Udal Zerbitzuen Katalogoan BFAk Bizkaiko herriei laguntzeko erreminta moduan udalen eskuetan jartzen dituen zerbitzu edo diru laguntzak azaltzen dira, informazioa emateko gune bakar baten bitartez.
2017ko uztailean Katalogoaren lehen bertsioa argitaratu zen PDF formatuan, 93 zerbitzurekin. Hau, sei hilabetero eguneratzen joan da. Bitartean, 2018an Katalogoa formatu birtualean martxan jartzeko lanak eraman dira aurrera, dagoeneko eskuragarri honako estekan: https://www.bizkaia.eus/es/web/udalzerbitzukatalogoa.
Diseinu honetan adibidez, zerbitzu eta laguntzak jaso ahal izateko baldintzak, epeak, alerta mezuak, bete beharreko eranskinak eta era elektronikoan zerbitzuak zuzenean katalogotik bertatik tramitatzeko aukera gehitu diru, besteak beste.
Azken eguneratzearekin, katalogoan 110 zerbitzu/laguntza ezberdin daude tokiko erakundeei zuzendutakoak. Hauetatik 24 diru laguntzen programak dira eta 86 laguntza teknikorako zerbitzu programak edo antzekoak (informazio sistemen mantentze zerbitzua, ekipoen hornidura, planak ezartzeko zerbitzuak, eta abar.
-
Lizitazio elektronikoaren proiektu pilotua
Aurrerapen-maila:
%100Bizkaiko Foru Aldundiak 2017ko uztailetik erabat operatibo dagoen lizitazio elektronikoko erreminta bat dauka. Urte horretako urritik Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatuta irekita dauden kontratu guztiak (% 100) era elektronikoan lizitatzen dira.
Halaber, plataforma korporatiboa da eta, aldi berean, foru sektore publikoko erakundeek ere euren lizitazioak era elektronikoan egiteko balioko du. Gaur egun talde horri dagokionez banatzearen fasean dago.
Azkenik, BiscayTIKen lankidetzarekin, Bizkaiko toki-erakundeei lizitazio elektronikoa erabili ahal izateko ezarpenean lanean ari gara.
-
Nekazaritza eta abeltzaintzan teknologia berriei buruzko plan pilotu bat abiaraztea
Aurrerapen-maila:
%100Hiru zerbitzu telematikoak (hiltegira eramateko gidak; behi-azienden jaiotzen jakinarazpena eta belarritako bikoiztuaren eskaera) abiarazteko eta egikaritzeko lanak burutu dira 2017an.
Zerbitzu telematiko horiek egoitza elektronikoan abiarazi dira, eta abeltzaintzaren sektoreko pertsonek erabiltzen dituzte aplikazioak.
Guztira, 2018an zehar 640 izapide egin dira online eta 2017an egin zirenekin batera, 981 dira dagoeneko egindakoak. Egun, 157 erabiltzaile daude guztira zerbitzu telematiko honetan.
-
Suhiltzaile-etxe berria eraikitzea Busturialdean
Aurrerapen-maila:
%40Suhiltzaile-etxe berriak gaur egun dagoena ordezkatuko du Busturialdeari zerbitzua ematen. Horrela, instalazioak handitu eta hobetuko dira, gainerako suhiltzaile-etxeetako kalitate- eta ekipamendu-irizpide berei jarraituz. Horrekin batera, errepiderako sarbidea hobetuko da, zirkulazio gutxiagoko gune batean kokatuko baita, sarbide seguruagoa izateko.
2016an, lursailaren neurriak ezarri ziren, suhiltzaile-etxea diseinatu zen, eta errepide, bidegorri eta aparkalekuaren urbanizatze-lanak egin ziren. Arratzuko Udalak, bere aldetik, aurrera egin zuen hiri-antolamenduko plan orokorraren izapideetan, suhiltzaileen-etxea eraikitzeko aukera emateko.
2017an eta 2018an zehar Arratzuko Udalak suhiltzaile-etxea eraiki ahal izateko hirigintzako tramiteak egiten jarraitu du. Aldi berean, eraikuntza-proiektua prestatzen jarraitu dugu.
Aurreikuspenen arabera, Udalak hirigintzako tramiteak amaitu ondoren, 2019ko lehenengo seihilekoan lizitatu ahal izango da suhiltzaile-etxearen eraikuntza, eta 2021aren hasieran amaituko da.
Uste da suhiltzaile-etxe berria eskualdeko 46.300 biztanleen onerako izango dela.
-
Suhiltzaile-etxe berria eraikitzea Enkarterrin
Aurrerapen-maila:
%50Suhiltzaile-etxe berriak gaur egun dagoena ordeztuko du Enkarterri eskualdeari zerbitzua ematen. Horrela, instalazioak handitu eta hobetuko dira, gainerako suhiltzaile-etxeetako kalitate- eta ekipamendu-irizpide berei jarraituz.
2016an, lursailaren neurriak ezarri ziren, suhiltzaile-etxea diseinatu zen, eta errepide, bidegorri eta aparkalekuaren urbanizatze-lanak egin ziren. Zallako Udalak, bere aldetik, aurrera egin zuen hiri-antolamenduko plan orokorraren izapideetan, suhiltzaileen-etxea eraikitzeko aukera emateko.
2017an zehar Zallako Udalak suhiltzaile-etxea eraiki ahal izateko hirigintzako tramiteak egiten jarraitu du. Aurreikuspenen arabera, Udalak hirigintzako tramiteak amaitu ondoren, 2019ko lehenengo lauhilekoan lizitatuko da Enkarterriko suhiltzaile-etxea eraikitzeko obra, eta 2020aren bukaeran amaituko da.
Uste da suhiltzaile-etxe berria eskualdeko 31.800 biztanleen onerako izango dela.
-
Larrialdiak kontrolatzeko zentroa bateratzeko proiektua
Aurrerapen-maila:
%100Proiektuaren helburua da gune bat jartzea martxan, bertan kokatzeko larrialdiekin zerikusia duten Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu guztiak (Suhiltzaileak, Nekazaritza, Lanak, Errepideak, Gizarte Ekintza...). Zerbitzuak Foru Aldundiaren sail eta zerbitzu guztien koordinazio-gune moduan jardungo du larrialdi-egoeretan.
2016an beharrizanak definitzeko azterlana egin zen. 2017an kokapena aztertu zen, hain zuzen ere Uriosteko suhiltzaile-etxearen administrazio-eraikina, horrek hobetu egiten duelako aurreko kokapena, nola zentroaren kudeaketa administratiboaren ikuspegitik hala larrialdien kudeaketa operatiboarenetik. Halaber, zentroaren diseinua egin zen; adibidez, konfigurazio fisikoa, funtzio operatiboak (bai BFAko bai beste administrazio batzuetako eragileen mapa), taktika operatiboak eta eragileen informazio-sistemen integrazioa.
2018an, zentroa eraiki da eta beharrezko ekipamendu informatikoa eta altzariak muntatu dira. Zentroak Bizkaia PREST du izena. Aurten amaitu da eta 2019ko urtarrilean inauguratuko da. Aurreikuspenen arabera, Bizkaia Prest zentroak larrialdiekin erlazionatutako 6.500 gorabehera ingururi erantzungo die urtean (hau da, egunean batez beste 18 gorabehera); haietatik gutxi gorabehera % 80 suhiltzaileei dagozkie, % 5 basozainei eta % 15 errepideei.
-
Erakunde arteko hitzarmen bat sustatzea, mugako eremuetan larrialdi-zerbitzuak emateko
Aurrerapen-maila:
%100Jarduketa-hitzarmen bat sustatzea Aiararako eskualderako. Horrela, formalizatu egingo da akordio bat jada badena baina isilekoa dena, zeinaren arabera Bizkaiko eta Arabako larrialdi-zerbitzuek laguntza ematen dioten elkarri; akordio hori Aiara eskualdean betearazten da batez ere zirkulazio-istripuetan gertatzen da hori, eta, zenbaitetan, suteetan eta bestelako larrialdietan.
2017ko uztailaren 4an Bizkaiko Foru Aldundiak “Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien arteko lankidetza hitzarmena, hiru lurralde historikoen mugak diren aldeetan kasuan kasuko prebentzio, suteen itzaltze eta salbamendu zerbitzuak koordinatzeko, mugiarazteko eta horietan esku hartzeko” hitzarmena onetsi zen.
2017ko abenduaren 11n hiru aldundiek hitzarmen hori sinatu zuten. Txosten honen datan, hitzarmen honen emaitzak zenbatesten ari da Aldundia.
-
Iruzurraren aurkako hiru jarduketa-plan espezifikoak bultzatzea (arlo fiskalean eta gizarte-laguntzen arloan)
Aurrerapen-maila:
%752016an, 2017an eta 2018an, Bizkaiko Foru Ogasunaren Iruzurraren Aurka Egiteko Batzordeak irizpide orokorrak onetsi ditu, urtero Bizkaiko Foru Ogasunaren Iruzurraren Aurka Egiteko Planaren berri ematen dutenak. Ogasuneko zuzendari nagusiaren hainbat ebazpenen bidez argitaratu dira irizpideok (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala). Halaber, urtero, aurreko urteko emaitzen amaierako txostena onartu da.
Bestalde, Euskadiko Iruzurraren Aurka Egiteko Batzordeak EAEko Iruzur Fiskalaren Aurka Egiteko Baterako Plana onetsi du 2016rako, 2017rako eta 2018rako. Era berean, urte bakoitzeko maiatzean aurreko urteko emaitzen txostenak onetsi dira.
2018ko abenduaren 31n, bi planon urteko burutzapena bukatu da, eta azken emaitzak daude zenbatzeke jarduketen eta antzemandako iruzurraren aldetik.
Bestalde, prestazio sozialei dagokienez, 2017an Gizarte Zerbitzuak eta Prestazioak Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko Plana abiarazi zen eta 2017-2019 aldian garatuko da. Plan horren bidez, lehenengo urte honetan, Bizkaiko gizarte-zerbitzuetako 23.785 prestazioren eta 399 zentroren betekizunen eta helburuen betetze-mailari buruzko jarraipen sistematikoa eta koordinatua egin du Bizkaiko Foru Aldundiak.
-
Aplikazio teknologikoak garatzea Bizkaiko herritarren artean kirol jarduera sustatzeko
Aurrerapen-maila:
%1002016an ariketa fisikoa (oinez ibiltzea) egiteko ibilbideak herritarrei ezagutarazteko web-aplikazio bat sortu ondoren, 2017ko lehen hiru hiruhilekoen webgune hori berriro diseinatzeko lanak egin dira, egitura praktikoagoa eta erakargarriagoa izan dadin erabiltzaileentzat.
2017ko azken hiruhilekoan, diseinu berria garatzeko eta maketatzeko faseari ekin zitzaion, eta eduki gehiago jarri ziren, plataforman sartzeko bide edo ibilbide berrien azterketa eta diagnostikoa agindu baitira.
Web-aplikazioa 2018ko uztailean aurkeztu da eta “kolesterolaren 160 ibilbide” ditu, lurraldeko 92 udalerritan zehar.
-
Katastro-balioak eguneratzea
Aurrerapen-maila:
%1002016ko maiatzean, Higiezinen Katastroaren eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren arauak onartu ziren; haien bidez, legezko estaldura ematen zaio Bizkaiko Lurralde Historikoko hiri- eta landa-ondasun higiezinen katastro-balioak berrikusteko proiektuari.
Ekainean, berriz, jendaurreko erakusketan jarri ziren balio-txostenak; haien bidez, katastro-balioa zehazteko irizpideak, ebaluazio-moduluak eta beharrezkoak diren gainerako elementuak ezarri ziren. Irailetik aurrera, katastro-balioen banako jakinarazpenak egin dira.
2017an, zergadunek Katastroaren Berrikuspenaren ondoriozko banakako jakinarazpenak direla-eta aurkezturiko errekurtsoak ebatzi dira. Hiriko eta landako higiezinen katastroko balioak eguneratutakoan, bukatutzat eman da jarduketa.
-
BizkaiKOA Bizkaiko museoen sareari bultzada berria emateko talka-plana
Aurrerapen-maila:
%1002016. urtean, indartu egin zen jarduera-programa; horrek lagundu du La Encartada museoa ezagutarazten. Museo hori gure lurraldearen industria-ondarearen elementu garrantzitsuenetako bat da, eta kontserbazio egoera oso onean dago.
Antolatutako jardueren artean, nabarmena izan dira tailer mekanikoa abian jartzeko egin dena (elementu paregabea delako), industria-ondarearen elementuak ikusteko bisitak eta Balmasedako Udalarekin batera Cerro del Castillo ikusteko antolatutako bisita gidatuak.
Jarduketa 2016 eta 2018 urteen bitartean Sarea mantentzeari eutsi zaio.
-
Ingurune teknologikoan euskarazko baliabide digital berriak eskaintzea eta herritarren artean haien erabilera sustatzea, bereziki gazteen artean eta hezkuntza-komunitatean
Aurrerapen-maila:
%87,52016an, 2017an eta 2018an, euskarazko baliabide digitalak ingurune teknologikoan sartzeko eta herritarren artean haien erabilera sustatzeko zenbait jarduera egin dira; besteak beste, hauek:
- «Banden Lehia» lehiaketa. Lehiaketa Azkue Fundazioak eta Baga-Biga disko-etxeak antolatzen dute, Last Tour enpresarekin batera (enpresa horrek jaialdi batzuk antolatzen ditu; esaterako, Bilbao BBK Live). Banda irabazleak disko bat grabatzen du baliabide profesionalekin, eta Bilbao BBK Live zein EH Sona jaialdietan jotzen du. Azken edizioan, sari garrantzitsuak ere izan dira azken hiru finalistentzat.
- «Komiki Digitalak» lehiaketa. Urtero, 55-60 ikastetxek hartzen dute parte, eta 3.500 ikaslek baino gehiagok, % 85 bizkaitarrak.
- Euskaraz IKT proiektuak egiteko laguntzen deialdia egin da: 79 proiektuk jaso dute diru-laguntza 2016tik.
- Azkue Fundazioak blogetan.eus eta sarea.eus webguneak eta soka aplikazioa finantzatu ditu. Azkue Fundazioak sarea.eus webgunea kudeatzen du; webgune horretan, euskarazko baliabide digitalak biltzen dira.
- Mastodon.eus sare sozialaren lankidetza-proiektuan parte hartzea.
2016an, 2017an eta 2018an, euskarazko aplikazio eta baliabide berriak aurkeztu dira Azkue Fundazioaren webgunearen bidez.
-
Gertu programa. Aldundiaren arreta integralerako bulego pilotu bi martxan jartzea, Durangon eta Busturialdean. Emaitzen arabera, pentsatuko da ea Bizkaiko beste eskualde batzuetara hedatu programa ala ez
Aurrerapen-maila:
%80Bizkaia Gertu proiektuaren bitartez, arreta-zerbitzu integralak eskaini nahi dira, leihatila bakarrean eta hainbat bide dituen eskaintza baten bidez (aurrez aurre, telefonoz eta telematikoki), horrela herritarrengatik gertuago egoteko eta lurralde-kohesio handiagoa lortzeko.
2016an, aurrerapausoa egin zen Durangon arreta integralerako bulego pilotu bat irekiz; bertan bildu dira zenbait sailetako jarduerak. Horrela, Ogasuneko eta Iraunkortasuneko bulego deszentralizatuetan jadanik egiten ziren izapideez gainera, Aldundiko sailen beste izapide batzuk sartu dira, orain arte Bilboko bulegoetan bakarrik egiten zirenak hain zuzen ere. Bulego pilotuekin jarraituz, bigarrena Busturialdean ireki da (bi bulego). 2018ko maiatzean, Bermeoko bulego pilotua zabaldu zen, eta, aurreikuspenen arabera, Gernikakoa 2019ko lehenengo hiruhilekoan zabalduko da. Durangon bezala, bi bulegoetan Aldundiko sailen zerbitzuak eskaintzen dira.
2018an, guztira 44.290 pertsona artatu dira Durangoko bulegoan (% 41 emakumeak, eta % 59 gizonak), eta 5.031 pertsona, berriz, Bermeokoan (% 54 emakumeak, eta % 46 gizonak).
-
Azterlan bat egitea ahalik eta administrazio-prozedura gehien sinplifikatzeko eta izapideak zein agiriak murrizteko
Aurrerapen-maila:
%902017an, «Laguntzak eta diru-laguntzak» eta «Eskuespenak, lizentziak eta baimenak» bi familiei lotutako administrazio-prozedurak izapidetzeko aplikazio informatiko bat diseinatu eta garatu zen. Horren harira, indarreko legedia eta sinplifikazio administratiboaren arloko jardunbide egokiak oinarritzat hartuta, gaur egun administrazio-prozedurak sinplifikatzeko azterlanaren lehenengo fasea osatzen duten erabilera-kasuak izapidetzeko ari gara erabiltzen aplikazio informatikoa. Horrela, azterlana hasi zenetik, 62 izapide sinplifikatu dira.
Alde batetik, aplikazio informatikoa etengabe hobetzen jarraitzen dugu, eta, bestetik, aplikazioaren bidez izapidetu ahal izango den bigarren fasean sartuko diren erabilera-kasuak hautatzen ari gara. 2019ren hasieran jarduketa amaitutzat ematea espero da.
-
Lurralde barruko eta lurralde arteko elkarreragingarritasunaren programa
Aurrerapen-maila:
%80Herritarrek BFAri dokumentazioa aurkezteko beharra murrizteko, programa honetan ekintza hauek gauzatu dira:
- Azpiegitura teknologikoa: Bizkaiko elkarreragingarritasun-nodoaren plataforma hobetu da. Ildo horretatik, erabilgarritasuna hobetzeko lanean dihardugu, baita plataformaren erabiltzaileek proposatutakoak hobetzeko ere. Egun, sailetako 60 organo edo erakunde daude nodoan alta emanda. Halaber, zeregin operatiboetan lanean dihardugu: backoffice, plataformaren migrazioa 4. bertsiora, bitartekaritza-kanal berriak…
- Administrazio-kudeaketaren eredua: hitzarmena egikaritu da Administrazio Publikoen arteko lankidetzarako tresna juridikoa izan dadin. 2018ko abenduaren 31n, 102 hitzarmen zeuden sinatuta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko erakundeen artean, datuak elektronikoki trukatzeko. Banako errolda-zerbitzuan Bizkaiko Lurralde Historikoko errolda gehiago sartzeko ari gara lanean. Orain arte, 73 udalek aurkeztu dute beren errolda, eta, gaur egun, etxeetako erroldaren eta errolda historikoaren zerbitzuak garatzen ari gara, erroldak argitara ditzaten.
- Komunikazio-plana: 2018rako Komunikazio Plana ezarri da Aldundian. Aldunditik kanpo, 3 jardunaldi egin dira erakundeekin, haiei elkarreragingarritasun-proiektua, plataforma eta zerbitzuak kontsumitzeko eta foru-sailen beharrak detektatzeko prozesua azaltzeko. Horren adierazgarri, egun dauden 9 foru-sailetatik 8k plataforman aurkezten edo kontsumitzen dituzte zerbitzuak.
Eskuragarri dauden zerbitzuei dagokienez, gaur egun 42 zerbitzu eskaintzen dira, bai barneko bai kanpoko kontsumorako. Haietatik 9 zerbitzutan Bizkaiko Foru Aldundia emakidaduna da. Katalogoan argitaratutako zerbitzu guztiei buruzko informazio gehiago lortzeko, baita zerbitzu bakoitzak zer eskaintzen duen azaltzen duten dokumentuak eskuratzeko ere: https://www.ebizkaia.eus/es/interoperabilidad
-
Foru Liburutegiko eta Agiritegiko funtsak digitalizatzea
Aurrerapen-maila:
%100Foru Artxibategi Historikoa eta Foru Liburutegia funts dokumentalak, bibliografikoak eta hemerografikoak digitalizatzeko prozesuan daude, horien kontserbazioa bermatzeko, edozein puntu geografikoetatik kontsultatu daitezkeen inguru digitalak sortzeko eta nazioarteko sareetako presentzia sustatzeko.
2018an, ildo horretatik lanean jarraitu da, 2018rako ezarritako helburuak betez. Aldi honetan, 151.000 irudi digitalizatu dira; hortaz, egun, guztira dokumentu historikoen 1.815.683 irudi kontsultagarri daude sarean. Horrekin, 2018rako ezarritako helburuak bete dira, eta, aurrerantzean, hurrengo fasea planifikatzeari ekingo zaio: 2019-2023.
-
Erosketa-zentral bakarra eratzea erakundeetarako
Aurrerapen-maila:
%100Bizkaiko Foru Kontratazio Zentrala 2016an eratu eta abiarazi zen.
2017ko ekitaldian Zentrala hedatzearekin jarraitu da, eta 91 tokiko erakundek egin dute bat Zentralarekin, dagokion atxikipen hitzarmena sinatu ondoren. Tokiko erakunde horietatik 65 udalak dira eta 26, berriz, udal, mankomunitate eta partzuergoen mendeko erakundeak dira.
Bestalde, 2017an hasitako esparru akordio guztiak bukatu egin dira 2017/12/31n, bi salbu (gas naturalaren hornidura eta garbiketa produktuen hornidura); esleipen aurreko fasean daude, eta 2018ko lehen hiruhilekoan esleitzea aurreikusi da.
Gainera, Zentralarekin bat egin duten erakundeen beharrizanei buruzko inkestak egin dira, 2018ko ekitaldian hasiko diren esparru akordioei dagokienez: desfibriladoreak hornitzea; gailu altxagarrien mantentze lanak; pneumatikoak hornitzea; norbera babesteko planen zerbitzua eta ibilgailuak hornitzea.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.