BIZKAIA GOAZEN 2030
Gizarte zein lurralde kohesioa eta aukera berdintasuna dituen Bizkaia
2 ardatza, helburua:
Gure loturak erraztu
Ekintza aukeratu:
-
Aurrera egitea tarifen eredu integral berri bat ezartzeko ahalmen handiko ordainpeko errepideen sarea
Aurrerapen-maila:
%100Bizkaiko ordainpeko errepideen kudeaketaren oraingo eredua berrikusteko azterlan bat izan da tarifen eredu integral berriaren abiaburua. Azterlan horretan kontuan hartu dira EBren gidalerroak eta Europako herrialde batzuetan dauden esperientziak, errepideak erabiltzearen ziozko kanon baten aplikazioarekin lotutakoak.
2017ko urtarrilaren 1etik hasita, martxan dago diru-laguntzen dekretu berria, eta 2017ko abenduaren 31n 15.560 erabiltzaile zeuden alta emanda.
Halaber, 2018ko urtarrilaren 1etik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntzak emango ditu trafiko mistoetarako, bizkaitarrek AP-8 ta AP-1 erabil ditzaten Gipuzkoan eta Araban hilean 45 euroko gehieneko gastuarekin. Dagoeneko Bizkaian AP-8, supersur eta Artxandako tuneletan aplikatzen den gastuaren mugaren osagarria da diru-laguntza hori.
Guztira, eredu hau martxan jarri zenetik, 2018ko abenduaren 31an 19.100 erabiltzaile ditu. 2018an zehar, 2019an diru laguntzak erregulatzeko dekretua onartu da.
-
Gerediaga-Elorrio ardatza amaitzea
Aurrerapen-maila:
%100N-636 errepidea eraiki eta ustiatzeko obra publikoa amaitu zen 2016an, hain zuzen, Gerediagako lotunetik (AP-8a) Elorrioko mendebalderaino, non lotune berri baten bidez BI-632arekin lotzen baita. Hala jarraitutasuna ematen zaio Elorrioko saihesbideari.
Ardatz horrekin, Durangaldeak ahalmen eta kalitate handiko bide-azpiegitura bat izango du. Hari esker, enpresen lehiakortasuna hobetuko da; bide-segurtasuna handituko da; bidaietan denbora aurreztuko da; zarata murriztuko da hiriguneetan, eta isuri kutsagarriak gutxituko dira.
Administrazioak onartu beharrekoak onetsi ondoren, 2016ko abuztuaren 8an zerbitzuan jarri zen Gerediaga-Elorrio egitura berria.
Orain arte, era eraginkorrean funtzionatu du kontzesioaren ustiaketak.
-
Ermuko saihesbidea amaitzea (Beko-Erreta eta Uretamendi tarteak)
Aurrerapen-maila:
%100Saihesbide hau N-634 eta BI-3302 errepideak Ermutik igarotzean izaten diren zirkulazio-pilaketak arintzeko aukera gisa eratzen da. Udalerriko orografia gorabeheratsuak oso baldintzatzen du erabakitako soluzioa. Obrak bi zatitan banatu dira: Uretamendiko tunela eta Beko Erreka tartea.
Lehenengo fasea, Uretamendiko tunela eta Ermuko ordainlekuko instalazioak biltzen dituena, 2018ko urtarrilaren martxan jarri zen.
Tunela eta ordainleku berria trafikorako ireki ondoren, 2. fasea hasi da. 2018ko irailean, Ermuko saihesbidearen 2. fasea martxan jarri zen, Eibarko saihesbidearekin konexioa egiten duena. Martxan jarri den fase honekin, Ermuko saihesbidearen lanak amaitutzat ematen dira. Horren harira, Ermuko saihesbidearen hegoaldeko esplotazioaren lehenengo hilabeteak normaltasunez igaro dira eta Ermuko zeharbidetik ibilgailuak kentzeko itxaropenak bete dira.
-
Amorebieta-Muxika tartea amaitzea (Urdinbideko tunela)
Aurrerapen-maila:
%100Obra hauek Amorebieta-Muxika tartea eraikitzeko proiektuaren parte dira. Proiektu horretan, oraindik egin gabe zeuden Urdinbideko tuneleko indusketa-obrak.
Urdinbideko tunela 2018ko apirilean zerbitzuan jarri zen. Urdinbideko tunelak martxan jarri eta gero, aldi honetan, errepide zaharrarekin elkartzeko lanak bukatu dira (lan hauek ezin ziren egin tunelak martxan egon arte), eta baita errepide zaharraren gainean bidegorria egitekoak ere.
Martxan jarri denetik, azpiegiturak aurreikuspenak bete ditu eta BI-635 errepidearen segurtasuna hobetu da.
-
N-637aren eta N-633 eta BI-737aren arteko lotura egokitzea, Arrontegi-Mungia noranzkoan (Derioko lotunea)
Aurrerapen-maila:
%1002015eko abenduan hasi ziren lanak eta planifikatuaren arabera garatu dira. Hala, 2017ko azaroaren bukatu dira.
Bizkaiko errepide-sareko lotune estrategi horretako trafikoa arindu eta ahalmen handia eman nahi da obra honen bidez. Izan ere, 16.000 ibilgailuk baino gehiago erabiltzen dute aireportura, Parke Teknologikora eta industrialdeetara joateko.
Egokitze-obra honen oinarria Derioko lotunean behin eta berriro sortzen diren pilaketetan dago; ilarak, zehazki, Txorierriko korridorearen 17. irteera-adarrean sortzen dira, Erletxetarako noranzkoan.
Jarduketen artean, Kukularra - Mungiako adarra zabaldu egingo da (guztira, bi errei izango ditu) N-637 (Txorierri) eta BI-631 (Bilbo - Mungia) errepideen arteko lotunean, Derion. Halaber, BI-737 errepideko irteeran ere beste errei bat egingo da, Teknologia-parkeko biribilguneraino, Zamudiorako noranzkoan.
-
Sarbideak eta espaloiak eraikitzeko obrak amaitzea BI-631n (Agirleta)
Aurrerapen-maila:
%100Uztailean, Orueta eta Agirleta bitartean (BI-631) sarbideak eta espaloiak egiteko obrak amaitu ziren. Hona hemen zehazki zer obra egin diren:
- Artxanda eta Sagrado Corazón ikastetxerako gaineko pasabidea lotzeko oinezkoentzako ibilbide bat egin da; hala, jarraitutasuna eman zaio Artxanda-Bilbo (Arabellatik) lotuneari, Oruetaren (La Herradura) eta Agirleta gainaren artean.
- Laguntza-errei bat jarri da Artxandatik Bilborantz doazen ibilgailuentzat, Agirletako eta Oruetako (La Herradura) lotuneen artean.
- Mota guztietako ibilgailuen zirkulazioaren segurtasuna hobetzea, bide-zorua berrituz, eta hormigoizko erdibitzaile bat jartzea, zirkulazioaren bi noranzkoak banatzeko.
2017ko azaroan, behin betiko onartu dira obrak likidazioa onetsita.
2018an zehar, arriskugarritasuna aztertzen jarraitu da.
-
Gasolindegien eta Agirleta gainaren arteko trazatua zuzentzeko proiektua
Aurrerapen-maila:
%100Proiektuaren helburua da gasolindegien eta Egirleta gainaren arteko trazatua zuzentzea, zati hori hobetzeko eta drainaketa eta seinaleak egokitzeko.
Trazatua zuzentzeko obrak 2017ko abenduan bukatu ziren, eta hauexek bildu dituzte:
- BI-631 errepideko galtzada handitzea: bi errei izango dira Deriorantz eta bi edo hiru Bilborantz, zatiaren arabera.
- Errepideko lotunean sartzeko gunea handitzea Deriorantz, BI-3732 errepidean dagoen biribilgunetik.
- Irteerako adarreko trazatu berria egokitzea Bilboranzko galtzadatik BI-3741 errepiderantz.
2018ko abenduan obraren berme epealdia amaitu da.
-
La Arenako zubia konpontzeko obren proiektua idaztea eta obrak burutzea (A-8a)
Aurrerapen-maila:
%100Obrek zailtasun tekniko handia dakarte eta zubi-bideko ia elementu guztiak eguneratu beharko dira, hauexek barne: metalezko eta hormigoizko egiturak konpontzea, laguntzak aldatzea, tiranteetako jarduerak, taulako argiztapena, erdibitzailea iragazgaiztea, barandaren tratamendua eta taula iragazgaiztea eta aglomeratua.
2016an epea 4 hilabetez luzatzea eskatu zen arrazoi teknikoak zirela eta. Aurreikusitakoarekin bat, obrak 2018ko otsailean bukatu ziren. Kontratuak 2 urteko garantialdia dauka, 2020ko otsailean bukatzen dena.
Orain arte, ez da gertakari nabarmenik erregistratu.
-
Hobekuntza-obrak amaitzea BI-623an, Durangon
Aurrerapen-maila:
%1002016an, BI-623 errepidean (Durango) egiten ari ziren obrak amaitu dira. Horri esker, Durangaldeko bide-segurtasuna eta sarbideak hobeak izango dira aurrerantzean.
Hain zuzen, biribilgune bat jarri da, Arriluzea kaletik (Durangoko sarrera) egiten diren ezkerreko birak saihesteko eta noranzko-aldaketa segurtasunez egin ahal izateko. Obra osatzeko, hormigoizko barrera bat jarri da erdibitzailean, ibilgailuak kontrako noranzkoko erreira ez sartzeko.
Barrera ipintzeko, beharrezkoa izan da bide-plataforma zabaltzea.
Gainera, seinale bertikal zein horizontalak eta argiak hobetu dira biribilgunearen inguruan.
-
Motor-gidariak babesteko sistemak
Aurrerapen-maila:
%752016. urtean, motor-gidariak babesteko sistemak jarri ziren BI-637 eta BI-631 errepideetan, metalezko barrera zegoen tarteetan, enborrean zein adarretan, indarrean den araudiak ezartzen duenari jarraituz. 2017 eta 2018 urteetan, hastekoak ziren, eta lizitazioa aurreikusita zuten, edo dagoeneko gauzatzen ari ziren kontratuetako lanak jarraitu dira. 2018ko apirilean, motor-gidariak babesteko sistemak jartzeko lanak bukatu ziren Bizkaiko errepideen foru-sareko BI-636 errepidean. Hortaz, gaur egun, obrek berez duten urte beteko garantialdia dauka obra honek.
N-633, N-644, N-240, BI-623, BI-625, N-634, BI-2153, BI-2235, BI-2237, BI-2238, BI-2543, BI-2301 eta BI-2757 errepideetan motor-gidariak babesteko sistemak jartzeari dagokionez, lan hauek 2018ko uztaila eta iraila artean burutu ziren. Urrian zehar, kontratu honen azken ziurtagiria egin zen eta egindako lanak garantialdian daude orain. Azkenik, “Bizkaiko errepideen foru-sarean, N-637 eta 1. eremuko sare funtzionala, motor-gidariak babesteko sistemak ezartzeko proiektua” bukatu da. Proiektu hau uztailean onartu da eta lizitazio-prozesuan dago orain, beraz, obra 2019ko lehenengo hiruhilekoan esleituko da.
-
BI-3602 errepidea hobetzea, Zallan
Aurrerapen-maila:
%100BI-3602 errepidea hobetzeko obrak bukatu ziren Zallan 2017an, seinaleen eta lorezaintzaren gaineko azken ukituak emanda.
Oinezkoentzako ibilbide bat eraiki da Zalla eta Otxaran artean, oinezkoek egiten dituzten joan-etorriak lotzeko eta bidaioi jarraipena emateko. Bestalde, bihurgune batzuk zuzendu dira; gurutzagune bat berregokitu da, biratzeko erdiko erreiak ipiniz, eta itzulbideak eraiki dira. Horrez gain, sarbideak berrantolatu dira. Azkenik, seinaleak eta lorezaintza-ukituak bukatu dira.
-
Obrak egitea BI-2121ean, Morgako udal-mugartean
Aurrerapen-maila:
%100BI-2121eko obrak 2016an amaitu ziren, Morgako udal-mugartean.
Errepidean hausturak edo deformazioak sortzen dituzten ezegonkortasunak konpondu dira, hormei eutsiz, proiektuaren jarduketa-eremuko errepide zatiko drainatze-sistema hobetuz eta errepidearen trazatuaren zati gehiena aldatuz.
Berme-aldia bukatu ondoren, 2017. urtean obra behin betiko onartu eta horren azken likidazioaren izapidetzea burutu zen.
2018ean zehar, arriskugarritasunaren inguruko azterketak egin dira.
-
Obrak egitea AP-8an eta N-240an, Usansolon
Aurrerapen-maila:
%100Jarduketa honen helburua AP-8 autobidearen eta N-240 errepidearen erabiltzaileen segurtasun-baldintzak hobetzea da. N-240 errepidean dagoen biribilgunearen ahalmena handitu nahi da, eta ihesbide bi eraiki: bata AP-8 autobidetik Arratiarantz, eta bestea Galdakaotik AP-8/N-637 errepideetarantz.
Ihesbideak eraikitzeko, jarduketa hauek aurreikusi dira: zubi bat zabaltzea, N-240 errepidearen galtzada ospitaleko sarbidera arte zabaltzea, trazadura zuzentzea, sarbideak berrantolatzea eta oinezkoen alderdia hobetzea.
Obrak 2016ko irailean hasi ziren, Arratiarako ihesbidea eraikiz eta AP-8ko auto-pilaketak deseginez.
2018ko azken hiruhilekoan azken ukituak eman eta oinezkoen ibilbideak eta zoruak egiteko lanak burutu ostean, jarduketa hau bukatu da.
-
Jarduketa egitea N-634an, Arriandi-Berna tartean
Aurrerapen-maila:
%100Durangoko ordainlekutik Berna auzora bitarteko, hau da, Iurreta eta Amorebieta-Etxano udal-mugarteetako, jarduketak 42 metroko diametroa duen biribilgune bat jartzean datza. Horretarako, hegal-egitura bat eraiki behar da eta trazatua zuzendu behar da.
Halaber, jarduketak zirkulazio gehien duen bide-tartearen gurutzaguneak hobetzea eta sarbideak berriro antolatzea du helburu. Horretarako biribilgunean itzulbide bat ezarri beharko da.
2017an lanak aurrera egin eta azken ukituak eman eta gero, hau da, errodadura-geruza eta behin betiko margoa, jarduketa hau 2018ko ekainean amaitu da.
-
Obrak egitea N-634an, Galdakaon
Aurrerapen-maila:
%2070 metroko diametroa duen biribilgune bat eraikitzean datza jarduketak, bi bide laster izango dituena: bata Donostia-Bilbo norabidean; bestea, Bilbo-BI-625 norabidean, Irubiden semaforoz araututa dagoen oraingo bidegurutzean, zeina BI-625 eta N-634 foru-errepideen elkargunean baitago eta A-8aren bat egiten baitu.
Halaber, aurrez ikusita dago N-634 errepiderako sarbideak berrantolatzea eta 113.200 kilometro-puntuko biribilgune banatua birmoldatzea biribilgune arrunt bihurtzeko.
2016. urtean, proiektuaren idazketa egin zen, eta gaur egun administrazio-izapidetzea burutzen ari da.
-
Jarduerak N-240 errepidean
Aurrerapen-maila:
%30N-240 errepidean, Lemoan eta Zeanurin, egin beharreko jarduketak trazatuko hainbat bihurgune hobetzea, oin-planoan nahiz altxaeran, biribilgune bat egitea, sarbideak berrantolatzea eta hainbat elkargune hobetzea dira.
2016 eta 2017 artean, proiektua idatzi zen.
Zuinketa-akta sinatu eta gero, lanak hasi dira eta aurreikusitakoaren arabera diraute. Lemoa eta Zeanuriko ebakietan aldi berean lan egiten ari da.
Lanak 2020ko maiatzean bukatuko direla aurreikusita dago.
-
Obrak egitea Sopuertan
Aurrerapen-maila:
%99BI-3602 errepideko obrak dira, Otxaranetik Sopuertako Erretola auzoraino, hau da, BI-3602aren eta BI-2701aren arteko bidegurutzeraino. Gurutzagune bat birmoldatzea 36 metroko diametroa duen biribilgune bat egiteko, eta espaloi bat eraikitzea Otxaranetik (Zalla) Erretola auzoraino.
Obrei esker, bide-segurtasuna hobetuko da, bai ibilgailuen trafikoari dagokionez, bai oinezkoei dagokienez.
Lanak 2017an hasi ziren eta, 2018ko abenduan, lana bukatuta dago, baina azken ukituak falta dira (pintura termoplastikoa beroan), lan hauek burutzeko eguraldi egokia behar baita. Hori dela eta, 2019ren hasieran obra % 100ean bukatuta egongo da.
-
BI-633a hobetzeko obrak
Aurrerapen-maila:
%26Urberuaga-Plazakola-Berriatua tartean egingo da jarduera, Markina-Xemein eta Berriatua udalerrietan. Tarteko trazatua hobetuko da —altxaeran zein oinplanoan—, hain zuzen, errepidearen sekzioa, bihurguneen erradioa eta sestra. Horretarako, zubi bat handitu behar da.
Obren bidez, BI-633 errepidearen segurtasuna, ahalmena eta funtzionalitatea hobetuko dira, Urberuagatik Berriatura bitartean. Urberuaga tartean egindako hobekuntzaren jarraipena da. Tarte horretako leku askotan, ibilgailu astun bi gurutzatzeak zailtasun handiak dakartza. Horren ondorioz, arazoak sortzen dira zirkulazioaren jarioan, bai eta istripuak ere.
Azken epaldian zehar, ingurumenaren izapidetzeak zehaztutako ingurumen alderdiak barneratu dira behin betiko dokumentuan eta, azkenik, eratzeko proiektua onartu da eta obren lizitazioa 2018an hasi da. Beraz, obrak 2019ko lehenengo hilabeteetan hastea eta 20 hilabete inguruko iraupena izatea espero da.
Aipagarria da proiektuak aspektu bereziak barneratu behar izan dituela, Plazakola zubia zabaltzeko helburua betetzeko inposaturiko baldintzetatik eratorri direnak.
-
Askatasun bidearen luzapena eta Bermeorekiko lotunea eraikitzeko lankidetza-hitzarmena
Aurrerapen-maila:
30%Jarduera honen bidez, Bermeoko biztanleek errepide nazional zaharraren eta saihesbide berriaren arteko ibilbidea egiteko behar duten denbora murriztu nahi da. Horretarako, errepideen foru-sarera irteteko modua erraztuko zaie, Bermeo udalerriaren barruan gaur egun egiten dituzten ibilbideak egin beharrik gabe.
2017ko abenduan, jarduketa proiektua eta egungo legeriari egokituriko hitzarmena igorri zitzaizkion Bermeoko Udalari.
Udalak 2018ko urtarrilean onartu zuen proiektua. Geroago, 2018ko martxoan, Bizkaiko Foru Aldundiak onartu zuen proiektua eta 2018ko urrian, Bermeoko Udaletxeak obra egiteko beharrezkoak diren lursailen antolaketa akreditatu du.
Aurreko izapidetze guztiak bukatu eta gero, 2018ko urrian, obren kontratazioa hasi da. Obra hauek 2019ko bigarren hiruhilekoan hastea eta 10 hile inguruko iraupena izatea espero da. Beraz, 2020ko lehenengo hiruhilekoan ekintza hau guztiz bukatuko dela aurreikusi daiteke.
-
Metroaren 3. linea martxan jartzea
Aurrerapen-maila:
%1002017ko apirilean, Metro Bilbaoren 3. linea martxan jarri zen, Etxebarri herria eta Matiko auzoa lotzen dituena.
Linea horren trazadura zazpi geltokik osatzen dute: San Antoniotik abiatzen da (Etxebarri) eta Otxarkoagatik sartzen da Bilbon; gero, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Zazpikaleak eta Uribarri zeharkatzen ditu eta Matikon gelditzen da. Zerbitzua ematen die 70.000 biztanle baino gehiagori.
Obra horien aurrekontua 279,4 milioi eurokoa izan da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erdi bana ordaindu dute.
Gainera, 3. lineak lotu egin ditu Metro Bilbaoren linea guztiak eta Euskotrenen aldiriko lineak. Hari esker, lurraldeko loturak hobetu dira, trazadura berriaren hasierak Txorierri, Durangalde eta Urdaibaiko trenbideekin bat egiten du eta.
-
Bizkaiko Mugikortasun Agintaritzaren sorrera
Aurrerapen-maila:
%1002017ko otsailaren 27an, Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritza eratu zen; horren baitan, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.
BMAk garraio-arloko politika publikoak bateratzeko lan egiten du, Bizkaian mugikortasun jasangarria garatze aldera; alegia, garraio-sistema kalitatezkoa, segurua, jasangarria eta irisgarria izan dadin.
Erakundeen arteko lankidetza-organo gisa sortu da, lurraldeko garraio publikoaren eskaintzaren koordinazioa erabakitzeko orduan zerbitzu eraginkorreko irizpideak bermatu, baliabideak optimizatu eta lurralde- eta gizarte-kohesio eraginkorra bermatzeko asmoz.
-
Garraio publikoko tarifak integratzeko lehen azterlanak
Aurrerapen-maila:
%30Tarifak Integratzeko Sistema (TIS) garraio publikoa berritzeko sistema da, herritar guztiek garraio hori erabiltzeko modua errazteko; izan ere, sare bakartzat eta integratutzat hartzen da. Tarifa sistema errazagoa eta erakargarriagoa eskainiko du erabiltzaileentzat.
2016an, TIS operadore guztien artean ezartzeko lan teknikoak hasi ziren eta Tarifak Integratzeko Batzordea eratu zen.
Behin Tarifak Integratzeko Batzordea eratuta, TIS operadore guztien artean ezartzeko lan teknikoak hasi ziren. Gaur egun, lan horiek Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritzaren funtzionamenduan txertatu dira.
BIDAI eta GAZTE titulu multimodalak martxan jarri dira, Euskotrenean, Metroan eta Tranbian, eta pertsona gazteen kasuan Bizkaibusean ere, erabili ahal diren aldi baterako txartel sinpleagoak.
Horren harira, operadore guztien artean Tarifak Integratzeko bidetik eta Bizkaia osorako zonakatze bakar bat lortzeko lan egiten eta aurrera egiten jarraitzen da.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.