KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2024ko Apirilaren 15a -2024ko Apirilaren 31a

PUMPTRAKA

Pumptrack Bizkaia: Erronka Birtualak

Riders! "Pumptrack Bizkaia"-k zuen pasioa muturrera eramateko erronka botatzen dizue. Ausartzen al zarete?

Pumptrack-a gustatzen bazaizu eta erronka bati "ezetz" esan ezin dioten horietakoa bazara, atera distira zure kaskoari eta jarri zure bizikleta prest, Etxebarriko eta Portugaleteko pumptrack-etan, zure mugak probatzeko, erronka eta domina birtualak dituzulako zain.

Grabitateari aurre egitea ez da inoiz dibertigarriagoa izan!!

Kirolbide PRO gunetik "Pumptrack Bizkaia" ekimenaren erronketan parte hartzera animatzen zaitugu. Parte hartzeko, urrats erraz hauek baino ez dituzu jarraitu behar:

NOLA PARTE HAR DEZAKET?

  1. Wellk-en doako app-a deskargatu beharko duzu App Store-tik edo Google Play Store-tik. 
  2. Erregistratu ondoren, egin bat interesguneekin aplikazioaren barruko erronken ataletik, eta hasi jarduerak gehitzen Etxebarriko eta Portugaleteko Pumptrack-etan.
  3. Orain erronkak bete eta domina birtual guztiak eskuratu besterik ez duzu egin behar!

NON EGIN DITZAKET ERRONKAK?

  1. Etxebarriko Pumptrack-ean
  2. Portugaleteko Pumptrack-ean

NOIZ ARTE? 

Erronkak betetzeko epea uztailaren 31ra arte egongo da zabalik

Anima zaitez erronketan parte hartzera eta domina guztiak eskuratu!

Itzuli