2024ko Maiatzaren 10a -2024ko Maiatzaren 10a

PARKOURRA

Kirolguneak 2024: Parkour Irakaskuntza Ikastaroa

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzutik atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Parkour-ikastaroan parte hartzera. Ikastaro hori kiroleko eta jarduera fisikoko profesionalentzat bereziki diseinatuta dago.

Bi saio presentzalietan oinarrituko da, bata teorikoa eta bestea praktikoa, baina lan-eremuan aplikatzeko baliabide eta ariketak landuko dira gainean. Motzean, segurtasunerako oinarriak eta teknikak landuko dira, zehaztasun eta detaile osoz. Ezagutza teoriko eta praktikoak eskuratuko dituzu, eta gero, zure praktika profesionalean aplikatu ahal izango dituzu.

Albiste honekin batera, kartela eta ikastaroari buruzko informazio zehatza (datak, ordutegiak, kokalekua eta programaren edukia) biltzen duen dokumentu bat aurkituko dituzu.

Gonbidapen hau lankideekin eta parte hartzeko interesa izan dezaketen pertsonekin partekatzera animatzen zaitugu.

Ez galdu kirol-diziplina honi buruz ikasteko eta zure entrenamendu-praktika hurrengo mailara eramateko aukera.

Eman izena orain HEMEN eta ziurtatu plaza izango duzula!

NORENTZAT:

  1. Parkour-eko monitoreentzat.
  2. Gimnastika-entrenatzaileentzat edo beste kirol-diziplina batzuentzat.
  3. Gorputz-hezkuntzako profesionalentzat.

Helburuak:

  1. Parkour eta desplazamenduaren artearen (ADD) oinarri praktikoak eta irakaskuntzakoak ezagutzea.
  2. Teknikak ikastea eta, batez ere, horiek irakasteko eta bezeroekin edo ikasleekin partekatzeko aukera emango dizuten segurtasun-printzipioak ezagutzea.
  3. Espezialitate horri buruzko baliabide mota guztiak lortzea eta zure esparrurako baliabide propio bat sortzea.

Iraupena:

17 ordu (10 presentzial, 5 offline eta 2 online)

Datak:

  1. Ostirala, maiatzak 10: Txurdinagako kiroldegia, Bilbo

  2. Ostirala, maiatzak 17: Sarriko parkea, Bilbo

  3. Itxiera: (eguna eta ordua komenientziara): Online

Espero dugu ikaskuntza-esperientzia zirraragarri honetan zurekin egotea!

Itzuli