KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Martxoaren 29a -2026ko Martxoaren 29a

ATLETISMOA

Underrun 2026

Prestatu esperientzia ahaztezina bizitzeko. Martxoaren 29tik 30erako gauean Underrun lasterketaren hirugarren edizioa izango da, Bizkaiko herri-lasterketen egutegian bakarra den proba. Aurten, gainera, berrikuntza handi batekin dator: bi distantzia, lurpeko esperientzia paregabeaz gozatzeko.

Ibilbide klasikoa Moyuako geltokitik abiatu eta Ansiora iritsiko da, 7,8 kilometroko ibilbidea eginez. Ibilbide horretan, parte-hartzaileek Moyua, Indautxu, Santimami/San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Gurutzeta/Cruces eta Ansio geltokiak zeharkatuko dituzte. Bestalde, ibilbide berria Basarratetik abiatu eta Ansion amaituko da, 10,2 kilometro eginez. Ibilbide honetan, parte-hartzaileak Basarrate, Santutxu, Zazpikaleak, Abando, Moyua, Indautxu, Santimami/San Mames, Deustu, Sarriko, San Ignazio, Gurutzeta eta Ansio geltokietatik igaroko dira.

Lasterketa egun horretan bertan hasiko da metro zerbitzuak amaitu ondoren. Parte hartzaile guztiak Ansioko geltokian deituko dira. Bertatik, tren espezifiko bat jarriko da, talde bakoitza dagokion irteera-geltokira eramateko, dela Moyura, dela Basarratera.

Segurtasun arrazoiak direla eta, irteera taldeka mailakatuta egingo da, eta talde bakoitzean Metro Bilbaoko pertsona bat eta kirol arloan erreferentea den pertsona bat egongo dira, probaren garapen segurua eta kontrolatua bermatzeko.

Ekitaldi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Itzuli