(BERTAN BEHERA) Bilbao Triathlon 2026

Ekitaldiaren data 2026ko Irailaren 19a, larunbata

Triatloia

Kirol ekitaldiak eta lehiaketak

Bilbao Triathlon probaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2026ko edizioa bertan behera geratu da. Informazio gehiago esteka honetan.

Irailaren 19an, Bilbao Triathlon 2026 egingo da.

  1. Izen-ematea
  2. Egitaraua
  3. Sailkapena 

Irailaren 19an Bilbon paregabea den ekitaldiaren 15. edizioa egingo da, diziplina horretako kirolari onenekin, uriaren erdigunean. Bilboko Triatloia erreferentziako ekitaldia bihurtu da estatuan (2020an eta 2021ean Espainiako Txapelketa izan zen), eta atzerrian harrera handia izan du (2022an Europako Txapelketa izan zen). 13. edizioan, Half modalitatea puntuagarria izan zen Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Estatuko Rankingerako. Horregatik, trofeo horren alde borrokan ari ziren Estatuko eta Euskadiko triatletarik onenetako batzuek Bilboko Triatloian parte hartu zuten. Baina aipagarriena modalitate Olinpikoaren itzulera izan zen, ibilbide erakargarria eta aurreko edizioetatik desberdina zeukana.

MODALITATEAK

HALF:

  1. Igeriketa: 2.000m
  2. Txirrindularitza: 82,5 Km
  3. Oinezko lasterketa: 21 Km

AQUABIKE:

  1. Igeriketa: 2.000m
  2. Txirrindularitza: 82,5 Km

OLINPIKOA:

  1. Igeriketa: 1.500m
  2. Txirrindularitza: 45Km
  3. Oinezko lasterketa: 10 Km

Ekitaldi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA