KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Martxoaren 15a -2026ko Martxoaren 15a

MENDI LASTERKETAK

Lau Haizeta Trail 2026

Lau Haizeta Trail probaren bosgarren edizioa 2026ko martxoaren 15ean ospatuko da Mungian. EAFren Euskadiko Trail Txapelketa izango da aurten ere 16 urtez azpikoen, 18 urtez azpikoen, 20 urtez azpikoen eta masterren kategorietan.

Irteera eta helmuga Mungiako Udalaren ondoan egongo dira. Jardunaldia 9:30ean hasiko da proba laburra eta luzeekin, eta sprint modalitateak 10:00etan hartuko du irteera.

Lasterketak maila desberdinetara egokitutako hiru ibilbide biltzen ditu:

  1. Trail Sprint: Mungiako Udaletxearen atzetik abiatuta, trazadura Gondramendi ingurutik igarotzen da eta hasierako puntura itzultzen da. Distantzia 7,88 kilometrokoa da, eta 339 metroko desnibel positiboa du.
  2. Trail laburra: Udaletxearen atzean dagoen helmugako arkuan hasi eta buka, probak Elordigane, Gondramendi eta Markaida inguruak zeharkatzen ditu. 12,70 kilometro eta 553 metroko desnibel positiboa ditu.
  3. Trail Luzea: irteera eta helmuga ere helmugako arkuan dituela, ibilbidea Elordigane, Gondramendi, Markaida, Tallu eta Jatan barneratzen da, 26,50 kilometro eta 1.405 metroko desnibel positibo zorrotza batuz. Ibilbidearen zati batean hasi diren obrak direla eta, lasterketa luzearen ibilbidea aldatu behar izan dute. Track berria www.lauhaizetatrail.com webgunean eta Wikiloc-eko esteka honetan duzue: www.es.wikiloc.com

Lau Haizeta Trailak hainbat kategoriatako kirolariak bilduko ditu berriro ingurune natural nabarmenean, eta Mungia trailaren erreferentzia izango da Euskadin. 

Itzuli