Galdakaoko Herri Krosa 2026

Ekitaldiaren data 2026ko Apirilaren 26a, igandea

Atletismoa

Kirol ekitaldiak eta lehiaketak

Galdakaoko kirol egutegiko hitzordu tradizionalenetako bat izango da datorren apirilaren 26an, igandez, Herri Krosaren etorrerarekin. Aurten hamalaugarren edizioa egingo duen lasterketa Urreta inguruan izango da, eta 11:00etatik aurrera korrika zale ugari elkartuko dira bertan.

Galdakao Atletismo Taldeak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen probak izaera irekia eta parte hartzailea mantentzen du. Kirola maiztasunez egiten dutenentzat zein halako ekitaldietan lehen urratsak egin nahi dituztenentzat pentsatuta dago.

Izen ematea apirilaren 1ean irekiko da, asteazkena, eta probaren webgune ofizialaren bidez egin beharko da. Apirilaren 23a baino lehen izena ematen dutenek 10 euro ordainduko dute; lasterketaren egunean bertan izena emanez gero, berriz, 15 euro. 2012tik aurrera jaiotakoek eta kategoria paralinpikoan parte hartzen dutenek ez dute ordaindu beharko apirilaren 23a baino lehen izena emanez gero, baina, egunean bertan izena ematen badute, 5 euro ordaindu beharko dute.

Lotutako beste gertaera aktibo batzuk (Atletismoa)

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA