KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Martxoaren 07a -2026ko Martxoaren 07a

ATLETISMOA

10K Bilbao 2026

Datorren martxoaren 7an"10K Bilbao" lasterketak bere bigarren edizioa ospatuko du.  Urtez urte Espainiako fondistarik onenen egutegian gorriz markatutako hitzordua da, eta 2026an garrantzi handiagoa izango du. 

Bilboko Nazioarteko II. 10K lasterketan inskribatzeko epea zabalik dago izena eman nahi duen edonorentzat, federazio-lizentzia duten atleta izan zein ez: helburua runningaz gozatzea da.Probaren zirkuitua homologatuta dago, eta distantzia horretako munduko kirol-erreferentzia handien artean kokatzeko asmoaz sortu da.

Lasterketaren bigarren edizioa martxoaren 7an (zapatua), 18:00etan, egingo da, irteera eta helmuga Areatzan dituela.  Bilboko erdiguneko kaleetan barrena izango duen ibilbidea erabat laua da eta homologatuta dago. Lasterka gozatu eta marka pertsonalak hobetu nahi dituzten guztientzat pentsatutako proba da.

Aurten, antolakuntzak hobekuntzak egin ditu zirkuituan, errei zabalagoak eta korrikalarien arintasuna eta erosotasuna errazten duten guneak jarri baitituzte. Gainera, 10K lasterketak irteera-kaxa kontrolatuak izango ditu, lasterkari bakoitzaren erritmora egokitutako irteera ordenatua izateko, lehen metrotik esperientzia egokiagoa izatea eta segurtasuna bermatuz.

Ekitaldi honi buruzko berririk galdu nahi ez baduzu, HARPIDETU GURE NEWSLETTERRERA!

Itzuli