IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2022ko Azaroaren 21a

Zabalik dago 2023ko "Kirol Zientzietako Ikerketa Sareak" dirulaguntza-deialdirako eskabideak aurkezteko epea

Kirol Kontseilu Nagusiak “Kirol Zientzietako Ikerketa Sareei” dirulaguntzak emateko deialdia egin du aurten ere. Dirulaguntza horiek 2022ko abenduaren 7ra arte eskatu ahal izango dira. Lehentasunezko arreta eskainiko zaie honako gai espezifiko hauekin zerikusia duten proposamenei: emakumea eta kirola, kirol inklusiboa, kirol-entrenamendua, jarduera fisikoa eta osasuna, teknologia, ekonomia eta ingurumena.

"Kirol Zientzietako Ikerketa Sareen" helburua ikerketa-taldeen eta hainbat erakundetako kudeatzaileen artean dauden ikerketa-gaitasunen eta -baliabideen osagarritasuna sustatzea da, eta, horrela, Espainiako kirol-sistema osorako estrategikoak eta berritzaileak diren esparruetan sareen sinergiak sortzen laguntzea.

Ikerketa-sareak gaikako sareak sortzera eta dinamizatzera bideratuta daude. Sare horiek jakintza-arlo berean edo antzekoan kokatutako ikertzaileek eta diziplina anitzeko hurbilketa behar duten helburu komunak dituzten ikertzaileek osatzen dituzte.

Argazkia eta albiste osoa COLEF Kontseiluaren webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA