ONLINE ESPAZIOAK ETA SARE SOZIALAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

TXIRRINDULARITZA

Urdaibaiko bizikleta-ibilbide onenak

Errepideko eta mendiko txirrindulari profesionalek, gaurkoek zein atzokoek, Turismo Urdaibairekin lankidetzan jardun dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbako bizikleta-ibilbide onenak proposatzeko.

Bizikleta mota bakoitzari dagokion atalean, hainbat gogortasun eta zailtasun mailatako Urdaibaiko bizikleta-ibilbideak aurkituko dituzu. Zikloturismo lasaiaz gozatu nahi baduzu eta bista ikusgarriak eskaintzen dituen erronkak nahiz familian egiteko txango errazak bilatzen badituzu, ibilbide bikainak aurkituko dituzu.

Familian egiteko bizikleta-ibilbideak: Urdaibaiko Biosfera Erreserban haurrekin egiteko aproposak diren bizikleta-txangoak

  • Forua - Barrutiabaso familian: Ezagutu Foruko eta Barrutiako altxorrak bizikletaz eta joan Urdaibaiko goiko estuariotik barrena, bertako pasabideetatik eta inguruko herrietatik igarotzen den ibilbide zirkular erraz honi jarraituz.

  • Kanpantxuko itzulia familian: Gozatu Urdaibaiko landazabal atlantikoko landa-paisaia ederrak dituen eta Kanpantxu auzotik igarotzen den familia-zirkuitu erraz honez.

  • Itsasadarrak albo banatan dituen pasealekuak familian: Ibilbide lau eta freskoa itsasadarrak albo banatan dituen pasealekuetatik eta ubidearekin paraleloan, Urdaibaiko paduren bista bikainekin.

  • Urdaibai Ekoetxea familian: Gernikatik Ekoetxea Urdaibairaino (Busturia) doan familia-txango lasai eta erraza.

MTB-ibilbideak: Urdaibaiko Mountain Bike ibilbide onenak.

  • Urdaibairen bihotzean barrena: MTB-ibilbidea Mundakatik, bista zoragarriekin, Urdaibairen bihotzera eramango zaituena.

  • Donejakue bidea eta Arrolako oppiduma: MTB-ibilbidea Donejakue bidetik, kontrako noranzkoan, Gernikatik Astorkiganako gailurreraino, Arrola mendira igoz. Ausartu zaitez Urdaibaiko enduro-jaitsiera ezagunena egitera!

  • Bizkargi eta inguruak: Konkistatu eskualdeko gailurrik ezagunenetako bat: Bizkargi mendia.

  • Oiz Ezagutzen: Gozatu MTBn Berrekondo eta Golako ibaien arroetako bidezidorrez eta San Kristobal baselizaz, Oiz mendian.

  • Laminen eta itsaslaminen itzulia: Ibilbidea Bermeotik abiatzen da eta Mundaka aldera egiten du. Bidean, Santa Katalinaren inguru ederretik igarotzen da. Katillotxuko mendilerrora igotzen da horren ostean, bide aldapatsu batetik. Bertan, Urdaibaiko trikuharri multzoetako bat dago. Goierri eta Zabaletik jarraituko duzu, Sollubeko tontorrerantz, eta Tribisburuko nekropoli erromatarraren ondoko bidetik igaroko zara.

  • Urdaibaiko zaporeak: Gernikatik atera eta Belendiz alderantz joko duzu, errepidetik. Arrolara igoko zara Nabarnizera heldu arte, eta Illuntzar mendia igoko duzu. Tontorrera iritsi aurretik, Airoko pagadirantz joko duzu. Bertan, Ereñora eramango zaituen pista zabala hartuko duzu. Akordarantz jarraitu eta artadia zeharkatuko duzu. Handik, Atxarreko tontor ederrera igo ahal izango zara.

Errepideko bizikleta-ibilbideak: Urdaibai Bike Reserve txirrindularitza-helmugak Euskadiko bihotz berdean egiteko errepideko bizikletako 16 ibilbide proposatzen dizkizu.

1. MAILAKO IBILBIDEAK: 200 eta 800 metro arteko desnibela duten errepideko bizikletarako hiru ibilbide erraz.

2. MAILAKO IBILBIDEAK: Urdaibaiko txirrindulariek errepideko bizikletako 6 ibilbide hauek aukeratu dituzte euren lurraldeaz ahalik eta gehien goza dezazun, maila ertaina baduzu eta 800 eta 1.200 metro arteko desnibel positiboa duten ibilbideei aurre egin nahi badiezu.

  • Zirkularra Bermeotik: Matxitxakotik igarotzen den ibilbide polita, Kantauri itsasoaren eta Gaztelugatxeren bista ederrak eskaintzen dituena. San Pelaio eta Eneperi behatokietara ere eramango zaitu.

  • Urdaibaiko kostako herriak II: Ikusi Urdaibaiko kostako bizikleta-ibilbide ederrenetako bat, eta eragin pedalei kostako errepide ederrean eta itsasadarraren eskuinaldeko herrietan zehar.

  • Urdaibaiko hondartzen itzulia: Urdaibaiko bihotzetik Lekeitioko kostako herrira: kostaldea eta barnealdea, maitemindu egingo zaituen ibilbide bat.

  • Urdaibai mendebaldea - irteera handiaren zatia: Ibilbide honekin, Urdaibaiko mendebaldeko txokorik ederrenak ezagutuko dituzu, Gaztelugatxera eta Mundakako itsasadarrera begira dauden kostako gune ikusgarriak barne.

  • Zirkularra Urdaibaiko barnealdetik zehar II: Paduretako paisaiatik Mundakako itsasadarraren eskuinaldeko herri eta auzo garaietara. Erreserbaren barrualdetik egiteko itzuli bat aurkezten dizugu, itsasadarretik hurbilen dauden herrietatik hasi eta garaienetaraino, Oiz mendiaren inguruko mendietaraino.

  • Oiz Erronka - ibilbide laburra: Urtero, ekainean, Urdaibain egiten den Oiz Erronka martxa zikloturistaren bertsiorik errazena.

3. MAILAKO IBILBIDEAK: Atsegin dituzu erronkak? Ausartu zaitez errepideko bizikletarako ibilbide hauek egitera. Lortzen baduzu, Urdaibaiko mendaterik gogorrenak konkistatuko dituzu.

Inormazio gehiago Urdaibai Bike Serve webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA