IKERKETAK ETA AZTERLANAK

2024ko Abenduaren 05a

SOS Racismo federazioak 2024. urteko txostena aurkeztu du: "Arraza-diskriminazioa kirol-eremuan"

Parte-hartzaileen %85,5ek uste du arrazakeria eta diskriminazioa arazo garrantzitsuak direla kirolaren munduan.

Joan den uztailean «Urteko Txostena. Arrazakeriaren egoera Espainiako estatuan. 2024an jasotako salaketak», SOS Racismo Federazioak bigarren zatia aurkeztu du, kiroleko arraza-diskriminazioari buruzko azterlan baten bidez.

Lan honen helburua futbol eta saskibaloi federatu amateurraren kirol-jardueran arrazagatiko diskriminazioa identifikatzea da, bai emakumezkoena, bai gizonezkoena. Hurbilketa honen bidez, kirol-munduan arrazismoa eta diskriminazioa agertzen diren moduak ezagutu nahi izan ditugu, baita pertsona arrazializatuen ordezkaritza eta federazioen, kirol-kluben eta erakunde publikoen, zaletuen eta komunikabideen erantzukizuna ere.

Aragoi, Bizkaia, Katalunia, Galizia, Gipuzkoa eta Nafarroan 446 lagunen parte-hartzearekin egin den ikerketa honek gure kezka berresten digu, bai arraza-bereizkeria betikotzen laguntzen duten jokabide eta jarreren normalizazioari dagokionez, sotilak izan arren, bai hura desagerrarazteko neurririk ezari dagokionez.

Argazkia eta albiste osoa www.sosracismo.eu

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA