2023ko Ekainaren 15a

TXIRRINDULARITZA

"Science and Cycling Bilbao 2023" konferenztia ekainaren 28an eta 29an egingo da

Science and Cycling Bilbao 2023 konferentzia ekainaren 28an eta 29an egingo da Bilbon.

Konferentzian zehar, txirrindularitza lehiakorreko adituek eta zientzialariek azken ikerketak eta esperientziak trukatuko dituzte. Konferentziarekin batera esperientzia-plaza bat jarriko da, non enpresek eta institutuek beren produktu eta teknologien erakustaldiak eman ahal izango dituzten.

Parte-hartzaileak ikertzaileak, medikuak, nutrizio-adituak, kirol-zuzendariak, txirrindularitza-erakundeak, prestatzaileak eta txirrindulariak/triatletak izango dira. Konferentziak beste kirol diziplina batzuen ekarpenak ere jaso nahi ditu, ikasteko eta esperientziak partekatzeko helburuarekin.

Zuzendaritza Batzordeak hizlari nagusiak gonbidatuko ditu beren iritziak entzuleekin partekatzeko eta mundu osoko adituak gonbidatuko ditu beren lanak biltzarrean aurkeztera.

Informazio guztia Science and Cycling webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA