2026ko Urtarrilaren 09a

Zabalik dago 2026ko Bizkaiko Etorkizun Handiko Kirolariak Programan izena emateko epea

Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak detektatu eta horiei laguntza emateko programan izena emateko epealdia 2025eko urriaren 8tik 31ra arte izango da, esteka honen bidez.

Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak detektatu eta horiei laguntza emateko programan izena emateko epealdia 2025eko urriaren 8tik 31ra arte izango da. Programa horren helburua, Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkizuneko kirolariak detektatzea eta 2026ko programan sartzea da.

Bizkaiko Foru Aldundiak etorkizun handiko kirolari gisa aitortzeko eskabidearekin batera, 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean (egun biak barne) lortutako kirol merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko da.

Bizkaiko Lurralde Historikoko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta 2026ko programan sartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak kirol-merezimenduak ebaluatuko ditu, eskatzaileek eurek aurkeztutako dokumentazioa eta datuak aintzat hartuta; ondoren, merezimenduon arabera kirolarien bi kategoria jasotzen dituen zerrenda bat osatuko du; hona kategoriak: etorkizun handiko kirolariak eta etorkizun handiko kirolaritzat jotzeko hautagaiak.

Programan parte hartzeak dakartzan onurak honako hauek dira: errendimendua hobetzeko entrenamendu fisikoei buruzko aholkularitza, orientazioa eta jarraipena, eta kirol-zerbitzu medikoak planifikatzeko eta kudeatzeko aholkularitza.

Baldintzak

Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko Etorkizun Handiko Kirolari izaera edo Etorkizun Handiko Kirolaritzat jotzeko hautagai izaera aitortzea nahi duten kirolariek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. 2025. urterako edo 2025/2026 denboraldirako kasuan kasuko Euskadiko Federazioak luzatutako lizentzia izatea.
  2. 2002. eta 2010. urteen artean (biak barne) jaioak izatea. 
  3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea, etenik gabe, 2024ko urriaren 1etik aurrera.

2010. urteaz geroztik jaiotako kirolarien kasuan, proba olinpikoetan lehiatzen diren kirolariek baino ezin izango dute promesa-aitorpena jaso, betiere merezimenduak goragoko kadete kategorian edo goragoko batean lortzen badituzte. Horrez gain, eskabideak aurkezteko epearen barruan, dagokion federazioaren txostena aurkeztu beharko du kirolariak, bertan parte hartu izana justifikatzeko. Federazio txosten hori ez da loteslea izango. Kirol Zerbitzuak proposatu dezake txostena aurkeztu duten kirolariak ez sartzeko, beti ere zergatia arrazoitzen badu. 

Federazio txosten hori ez da loteslea izango. Kirol Zerbitzuak proposatu dezake txostena aurkeztu duten kirolariak ez sartzeko, beti ere zergatia arrazoitzen badu.

2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era (egun biak barne), gutxienez 6. oinarrian datorren kirol merezimenduren bat lortu duten kirolarien eskabideak baino ez dira aztertuko.

Kirol merezimendu horiek dekretu honen 4.2.a) oinarriaren arabera aurkeztu den lizentziarekin lortuak izan beharko dute, eta lizentzia hori dagokion Euskadiko Federazioak luzatua izan behar du

Hala ere, surfaren modalitatean, ondorio horietarako, Euskadiko Federazioak luzatutako lizentziarekin lortutako merezimenduez gain, Espainiako Surf Federazioaren lizentziarekin edo World Surf League lizentziarekin lortutakoak ere onartuko dira.

Dokumentazioa eta epeak

Aurrez aurreko eskabideak eredu ofizialean (EK1 inprimakia) aurkeztu behar dira, behar bezala beteta. Eredua web-orri honetan eskura daiteke: http://www.bizkaia.eus//kulturadirulaguntzak

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuz gero, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita betetzeko eta egoitzan aurkezteko dauden eredu berezien araberako eskabideak erabili beharko dira.

Eskabideekin batera dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

  1. 2025. urteari edo 2025/2026 denboraldiari dagokion federazio lizentziaren kopia
  2. Kasuan kasuko kirol merezimenduak egiaztatzeko dokumentua, dagokion federazioak emana.
  3. Kirolaria dekretu honen 3.1.b) oinarrian ezarritako urteak baino ondoren jaio bada: sar dadin behar bezala justifikatzen duen kasuan kasuko federazioaren txostena.
  4. Legezko edo borondatezko ordezkaritzaz jardunez gero, ordezkaritza zuzenbidean baliozkoa den edozein frogabide erabiliz egiaztatzea.

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 8tik 31ra bitartekoa izango da, egun bi horiek barne. 

Etorkizun Handiko Kirolarien Programaren datuak

Bizkaiko Foru Aldundiak 2013-2024 denboralditik eskaini izan die kirolari bizkaitarrei programa. 2025. urtera arte, Euskadin onartutako ia kirol-modalitate guztietako 1.104 kirolarik hartu dute parte, eta horietatik 115 kirolari talentudun gisa aitortu dira.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA