KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2025ko Ekainaren 12a

2025-2026 denboraldiaren Bizkaiko Eskola Kirolaren Programa

Bizkaiko Foru Aldundiak 2025-2026 denboraldiko Eskola Kirola Programa argitaratu du. Programa horren helburu nagusia Bizkaiko ikasleengan KIROL OHITURA OSASUNTSUAK SUSTATZEA da.

Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan jasotako jarduera guztiak honako kirol ibilbide hauetakoren baten barruan daude:

  1. Kirolean parte hartzea. Ibilbidearen helburu nagusia da aukera ematea eskola-ikasle guztiei kirol eta jarduera fisiko ezberdinetan aritzeko. Horrela, kirolerako ohitura eta bizimodu osasungarria eurenganatzen lagundu nahi zaie.
  2. Errendimenduari ekitea. Ibilbidearen helburu nagusia da, hala egin nahi duten umeei, erraztasunak ematea errendimenduan eta helburuetan gora egitea xede duen kirol batean hasteko.
  3. Kirol talentuak eta promesak identifikatzea. Ibilbidearen helburu nagusia da haien gaitasun eta jokamoldeengatik kirol talentu edo promesa izan daitezkeela uste den eskola-ikasleak identifikatzea, aukeratzea eta garatzea. 

Entitate parte-hartzaileen izen-ematea eta kirolarien alta eskaerak, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: https://www.ebizkaia.eus/eu/hasiera

Ekainaren 6an, ostirala, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean 2025-2026 denboraldiko Eskola Kirolaren Programaren araudia argitaratu zen.

Informazio guztia www.bizkaia.eus/eskolakirola

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA