PRESTAKUNTZA JARDUNBIDE EGOKIAK

2025ko Martxoaren 04a

KIROL EGOKITUA

FUTBOLA

Oztoporik gabeko futbola: Bizkaiko lehen Eskola Inklusiboa sortu dute

Iturria: Bizkaiko Futbol Federazioa

Bizkaiko Futbol Federazioak eta Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak indarrak batu dituzte Lurralde Historikoan Futbol Eskola Inklusiboa sortzeko. Proiektu berritzaile hau martxoan hasiko da eta ekainera arte luzatuko da, Gorlizko eta Getxoko futbol zelaietan zazpi jardunaldi eskainiz.

Ekimenak pertsona guztien parte-hartzea sustatu nahi du ingurune irisgarri eta egokitu batean, non bakoitzak bere trebetasunak garatu ahal izango dituen eta kirolaz oztoporik gabe gozatu ahal izango duen. Eskolaren helburua edozein pertsonak, bere maila edozein dela ere, futbolean baldintza berdinetan jokatzeko espazio bat sortzea da, nabarmendu dute proiektuaren arduradunek.

JARDUNALDIEN EGUTEGIA

Programatutako saioak egun eta ordutegi hauetan egingo dira:

  1. Martxoak 8, larunbata - Gorliz (11:00 - 13:00)
  2. Martxoak 23, igandea - Getxo (10:00 - 12:00)
  3. Apirilak 12, larunbata - Gorliz (11:00 - 13:00)
  4. Maiatzak 4, igandea - Getxo (10:00 - 12:00)
  5. Maiatzak 18, igandea - Getxo (10:00 - 12:00)
  6. Ekainak 15, igandea - Getxo (10:00 - 12:00)

IZEN-EMATE IREKIA PERTSONA GUZTIENTZAT

Futbol Inklusiboaren Eskola dibertsitate funtzionala duten kirolariei zuzenduta dago, bai futbol egokituan hasi nahi dutenei, bai lehiaketan errendimendua hobetu nahi dutenei. Entrenamenduetan entrenatzaile espezializatuak eta Bizkaiko Futbol Federazioak bere Entrenatzaile Eskolaren bitartez emandako kirol materiala egongo dira.

Izen-emateak zabalik daude eta info@bkef.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944 413 181 telefonora deituz egin daitezke.

Ez galdu futbola modu inklusiboan eta mugarik gabe bizitzeko aukera. Animatu parte hartzera!

Argazkia eta lbiste osoa www.fvf-bff.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA