ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Abuztuaren 21a

Oihane Hernandez sopeloztarrak historia egin du munduko futbol txapelketa irabazita

Argazkia: Oihane Hernandez Instagram-en (@oihanee_11)

Oihane Hernandez (Sopela, 2000) futboleko munduko txapeldun izatea lortzen duen Bizkaiko lehen jokalaria bilakatu da, igande honetan, abuztuak 20, Sydneyn jokatu den Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketako finalean Espainiako emakumezkoen selekzioak Ingalaterrari irabazi ondoren.

Jokalari zuri-gorri ohiak amaiera bikaina eman dio Munduko Txapelketa batean izan duen lehen parte-hartze honi. Sopelakoak sei partida jokatu ditu, horietako bi titular gisa (final-zortzirenetan Suitzaren aurka eta final-laurdenetan Herbehereen aurka). Gainera, finalean 60. minutuan sartu da berdegunean, Suediaren aurkako finalerdietako partidako arantza kenduz; izan ere, ezin izan zuen jokatu, txartel horien pilaketagatik zigortuta zegoelako.

23 urterekin, beraz, Sopelakoak historia egin du futboleko munduko titulua lortzen duen Bizkaiko lehen pertsona bihurtu baita; hartara, Bizkaiko futbola modu bikainean ordezkatzeaz gain, bere izena urrezko letrekin idatzi du gure lurraldeko futbolaren historian.

Zorionak Oihane!!

Oihane Hernandez: Konfiantza ematen badigute, emakumezkoek lor dezakeguna erakutsi dugu

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA