PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2023ko Martxoaren 13a

“Nola aldatuko du kirolaren kudeaketa adimen artifizialak?” jardunaldiaren materiala

Pasa den martxoaren 10ean, Kirolbide Pro guneak, Udal Kirolaren eta Kirol Azpiegituren atalaren kirol-informazioa bilatzeko erreferentziazko webguneak, "Nola aldatuko du kirolaren kudeaketa adimen artifizialak?" jardunaldia antolatu zuen Kirol Etxean eta online formatuan.

Ekitaldira joaterik izan ez bazenuen edo Juanma Muruaren hitzaldia berriro ikusi nahi baduzu, esteka honetan duzu eskuragarri.

Jardunaldiaren edukiak:

  1. Zer da adimen artifiziala? Definizioa eta oinarrizko kontzeptuak.
  2. Gizartean eta kirolean duen eragina.
  3. Etika adimen artifizialean: Gogoeta etiko garrantzitsuak kirol-kudeaketan adimen artifiziala erabiltzean.
  4. Erabilgarri dauden tresnak eta teknologiak eta kirolerakundeak kudeatzeko erabil daitezkeenak.
  5. Kirol-kudeaketan adimen artifiziala inplementatzean arrakasta izan duten kasuen adibideak.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA