KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Martxoaren 07a

SKATE BOARDA

Naia Laso eta Egoitz Bijueska park modalitateko finalerdietan izango dira Skateko Munduko Txapelketan

Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan diote lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezek, final-laurdenetan.

Naia Lasok eta Egoitz Bijueskak finalerdietarako txartela lortu dute larunbat honetan Sao Paulon (Brasil) jokatzen ari den skateko Munduko Txapelketako park modalitatean.

Bost euskal ordezkarik bidaiatu dute bertan parte hartzeko. Alain Kortabitartek eta Gadea Mojak agur esan zioten lehiari sailkatzeko txandan, eta Peio Gonzalezi gauza bera gertatu zitzaion final-laurdenetan.

Hala, Laso eta Bijueska finalerdietan lehiatuko dira.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA