ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

SKATE BOARDA

Naia Laso Bermeoko skaterrak bosgarren amaitu du Parkeko Munduko Txapelketan

Munduko txapelketa absolutu bateko bere lehen finalean lortutako bosgarren postuak 39.168 puntu oso baliotsu eman dizkio Paris 2024ko plaza olinpikora asko gerturatzeko

Iturria: Espainiako Batzorde Olinpikoa

Naia Lasok aise bete du Ostia-Erroman jokatu den Skate Parkeko Munduko Txapelketarako ezarritako helburua. Lehenik eta behin, finalerdietan sartzea zen bere asmoa, horrela Dubain 2022an erdietsitako emaitza berdintzeko, baina behin kota horretara iritsita, hurrengo helburua Munduko onenekin finalean sartzea zen, eta lehia estua izatea kirol honetako izarrekin. Hala egin du eta maila bikaina erakutsi du, gainera.

Albiste osoa Basque Team-eko webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA