KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2024ko Irailaren 17a

HERRI KIROLAK

Munduko Sokatira Txapelketan parte hartu duten tiralariei harrera egin dio Ahaldun Nagusiak

Ahaldun Nagusiak kirolariak zoriondu ditu, haien lanari eta dedikazioari balioa emanez, eta kirolean berdintasunari egiten dioten ekarpena bereziki azpimarratu du. Berarekin egon da Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatua, Leixuri Arrizabalaga.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak harrera egin die gaur, astelehena, irailak 16, Mannheim-en (Alemania) jokatu den Sokatirako Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal tiralariei. Euskal espedizioak bederatzi domina lortu ditu Mannheim-en jokatu den sokatirako Munduko Txapelketan; bost Gaztedi eta Goiherri klubek, eta lau Basque Country izenarekin parte hartu duen Euskal Selekzioak.

Ahaldun Nagusiak kirolariak zoriondu ditu, haien lanari eta dedikazioari balioa emanez, eta kirolean berdintasunari egiten dioten ekarpena bereziki azpimarratu du.

Kirolariak omentzeko ekitaldia Foru Jauregiko harrera-aretoan egin da, eta bertan izan dira Leixuri Arrizabalaga, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatua; Goiherri eta Gaztedi bizkaitar taldekideak; Jon Gorka Elgezabal, Laukizko alkatea; Aitziber Oliban, Erandioko alkatea eta Galder Gobantes, Euskadiko Herri Kirol Federakundearen ordezkaria.

Argazkia eta albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA