IKERKETAK ETA AZTERLANAK KIROL KUDEAKETA

2026ko Apirilaren 29a

Kirolbide PRO guneak Bizkaiko motorrik gabeko mugikortasun jasangarriari buruzko txosten berria argitaratu du

Kirolbide PRO guneak motorrik gabeko mugikortasun jasangarriari buruzko joeren txosten berri bat argitaratu du, garraioaz haratago doan gai bat: osasunaz, hiriaz, espazio publikoaz eta bizi-kalitateaz hitz egiten du.

Dokumentuak 2026ko lehen Thinking Centerrean landutako ideia nagusiak biltzen ditu. Bertan, profil instituzional eta profesional desberdinek Bizkaian mugitzeko modua nola aldatzen ari den aztertu zuten. Ondorioa argia da: oinez ibiltzea, pedalei eragitea eta kaleak elkarbizitzarako gune gisa berreskuratzea protagonismoa hartzen ari dira.

Txostenak hiri-hierarkia berrian jartzen du arreta, oinezkoentzat eta txirrindularientzat lehentasun handiagoa duena eta ibilgailu pribatuarekiko mendekotasun txikiagoa duena. Bizikletaren gorakada ere jorratzen du, bereziki elektrikoa, BizkaiBiziren papera, sare seguruen bidez udalerriak konektatzearen garrantzia eta ibilerraztasunaren balioa osasun publikoko tresna gisa.

Gainera, mugikortasun aktiboak eguneroko joan-etorriak eraldatzeaz gain, auzoak biziberritu, tokiko merkataritza bultzatu, segurtasuna hobetu, emisioak murriztu eta ingurune atseginagoak eta inklusiboagoak sor ditzakeela azpimarratzen du dokumentuak.

Kirolbide PRO guneak administrazioentzat, kirol-profesionalentzat, udal-arduradunentzat eta Bizkaia aktiboago, osasungarriago eta iraunkorrago baterantz aurrera egiteko interesa duten herritarrentzat tresna erabilgarria dela planteatzen du txosten hau.

Izan ere, etorkizuneko kirol-azpiegitura handienetako bat ez da pabiloi edo pista bat bakarrik: kaleak, espaloiak, bidegorriak eta auzoak eta udalerriak lotzen dituzten bideak ere bai. 

Gainera, nobedade guztien berri izan nahi baduzu, Kirolbide PRO gunearen newsletter-raren harpidetza egitera animatzen zaitugu: zure postan jasoko dituzu kirol-agenda, erreportaje esklusiboak eta gaurkotasuneko albisteak, Bizkaiko beste inongo hedabide espezializatutan aurkituko ez dituzunak.

Harpidetu zaitez orain eta ez galdu eguneraketa garrantzitsurik:  www.bizkaia.eus/kirolbidepro/harpidetza

Kirolaren abangoardian mantendu zaitez Kirolbide PRO gunearekin, ezinbesteko joerei buruzko informazio-iturria.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA