KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Uztailaren 20a

TRIATLOIA

Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan

Mikel Arrasate eta Helene Alberdi bizkaitar kirolariek dominak lortu dituzte igande honetan Europako Triatloi Txapelketan, Banyolesen.

Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), ia minutu bateko aldearekin helmugan Guillem Montiel ordura arteko txapeldun kontinentalari gailenduta. Arrasatek eta Montielek igeriketatik gidatu dute proba, eta ia aldi berean jaitsi dira txirrindularitzaren segmentuaren ondorengo bigarren trantsizioan.

Emakumezkoetan, Marta Bernardi eta Sara Sandrini italiarrek uneoro kontrolatu dute lehiaketa, Helena Alberdi bilbotarra orpoz orpo zutela. Bernardik erritmo bizia ezarri dio Sandriniri (bigarrena) oinezko lasterketan, eta 3h45:12an zeharkatu du helmuga. Alberdik dena eman du brontzea ziurtatzeko.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA