ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Urtarrilaren 09a

ALPINISMOA

Txikonek balentria historikoa egin du negu betean Manasluren gailurrera iritsita

Alex Txikon mendizale bizkaitarra Manaslu mendatearen gailurrera, munduko zortzigarren mendi garaienera (itsas mailatik 8.163 metro), iritsi da, lehenengo aldiz erabat negukoa izan den espedizioan (hau da, hasi eta buka neguan). Azken 20 urteetan gailurra harrapatzea lortu duen lehenengo mendizale taldea da Txikonena, eta soilik 22 dira neguan tontorrera iristea lortu dutenak.

Txikon hango 09:30ean iritsi da gailurrera zenbait kide nepaldarrekin batera, tartean Chhepal Sherpa eta Pasang Sherpa.

Argazkia eta albiste osoa EITBn.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA