2022ko Azaroaren 24a

Laguntza, kontratazio eta informazio gehiagori buruzko azkenaldiko deialdiak

  • BFA/DFB (BAO 2022/11/21) Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara, Kultura eta Kirol Saila. 12/2022 iragarkia, azaroaren 11koa, Euskara, Kultura eta Kirol Sailarena, Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 30eko 152/2021 Foru Dekretuaren babesean baietsi diren eskabideen zerrenda argitaratzekoa. Dekretu horren bidez, 2021eko irailaren 11tik 2022ko irailaren 11ra bitartean kirol prestakuntza gainditu duten teknikarientzako beken oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira.

  • Gasteiz (EHAA 2022/11/23) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila. AGINDUA, 2022ko azaroaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez dirulaguntzak iragartzen baitira 2022-2023ko ikasturtean ikasleen nazioarteko mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateentzat, unibertsitate-ikastetxeentzat eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeentzat.

  • Etxebarri (BAO 2022/11/22) Etxebarriko udalerrian 2022 urtean zehar proiekzioan dauden kirolarien sustapenerako udal dirulaguntza.

  • Etxebarri (BAO 2022/11/22) Etxebarriko kultura eta kirol elkarteetan parte hartzen duten monitoreek 2022 urtean zehar jasotako prestakuntzarako dirulaguntza.

  • Spela (BAO 2022/11/22) Sopelako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 11n egindako bilkuran, Sopela udalerrian kirola sustatzeko dirulaguntzen deialdi publikoa onartzeko hartutako erabakiaren laburpena. BDNS (Identif.): 581877.

  • Eusko Jaurlaritza (2022/11/22) Euskadiko espetxeak kirol-ekipamenduz hornitzea.

  • Barakaldo (2022/11/21) Barakaldo Kirolak-en menpeko Lasesarre Kiroldegiko kirol-instalazioetako harrera eta sarbideak kontrolatzeko zerbitzua.

  • Portugalete (2022/11/20) Erantzukizun zibileko polizak eta instalazioetarako kalteak, eta bizi-aseguruko poliza kolektiboa Portugaleteko Deportiva Municipal SA enpresako langileentzat.

  • BFA/DFB (2022/11/18) Kirol Zerbitzuak antolatuta, 2023ko maiatzaren 6, 7, 13, 14, 20 eta 21ean Bizkaiko Eskolarteko Jokoak egiteko 8.200 kirol-kamiseta tekniko eskuratzea.

Indarrean jarraitzen dute

  • Ubide (2022/11/14) Ubideko frontoiaren konponketak.

  • Arrigorriaga (2022/11/11) Arrigorriagako kiroldegiko udal-pilotalekuko, saskibaloiko kantxako eta kirol anitzeko kantxako argiztapen-instalazioak berritzea eta hobetzea.

  • Markina-Xemein (2022/11/10) Markina-Xemeingo udal pilotalekuko kantxa-zain zerbitzua kontratatzea.

  • Durango (2022/11/09) Izotz sintetikoko pista erosteko aukerarik gabeko errentamendu erregimenean hornitzea, garraio, zamalan eta montaje-desmontaje zerbitzu gehigarriak barne. Izotz pistaren dinamizazio, kontrol eta sarreren salmenta egiteko monitore-zerbitzua.

  • Eusko Jaurlaritza (2022/11/08) Bizkaiko espetxeko kirol-pistako obra-kontratua.

  • Durango (2022/11/03) Durangoko Udalaren titulartasuneko eta Durango Kirolak erakunde autonomoari atxikitako kirol-instalazioetan eta -espazioetan garatutako jarduera fisikoen eta kirol-jardueren programak planifikatu, eman, gauzatu, kontrolatu eta ebaluatzeko zerbitzua.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA