ONLINE ESPAZIOAK ETA SARE SOZIALAK

2025ko Apirilaren 15a

Kirolbide PRO gunearen newsletterra zuretzat bakarrik izan dadila!

Kirola interesatzen zaizu, baina ez duzu zure beharrekin eta gustuekin bat ez datorren informaziorik jaso nahi? Badugu irtenbidea! Orain, erabat pertsonaliza dezakezu zure Kirolbide PRO gunearen newsletterra, gustatzen zaizuna bakarrik jasotzeko. Erraza, azkarra... eta zure neurrira egina!

Kirolbide PRO gunean erraz jarri nahi dizugu. Badakigu pertsona bakoitzak interes desberdinak dituela, eta horregatik orain zure newsletterraren edukiak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizugu, benetan interesatzen zaizun informazioa bakarrik jaso dezazun.

Kiroleko profesionala bazara, sektorean lan bila bazabiltza, edo azken nobedadeen berri izan nahi baduzu, zeuk aukeratu ditzakezu zer eduki mota jaso nahi dituzun. Horrela zure denbora optimizatzen dugu eta neurrira egindako esperientzia eskaintzen dizugu.

Zer pertsonalizatu dezaket?

  1. Gehien interesatzen zaizkizun gaiak: enplegua, prestakuntza, laguntzak eta dirulaguntzak, kirolari aplikatutako teknologia berriak, kirol-instalazioak, araudiak, ekitaldiak eta askoz gehiago.
  2. Gogokoen dituzun kirolak: Aukeratu bereziki interesatzen zaizkizun 5 kirol-diziplina. Horrela, haiekin lotutako albisteak, prestakuntzak eta aukerak jasoko dituzu.

Nola pertsonalizatu nire newsletterra?

  • 1. urratsa: Egin klik asteko newsletterraren amaieran aurkituko duzun "Harpidetza Aldatu" estekan.
  • 2. urratsa: Egiaztatu zure izena eta posta elektronikoa zuzenak direla.
  • 3. urratsa: Markatu zure eduki tipologia eta kirol lehentasunak.
  • 4. urratsa: Aukeratu gehien interesatzen zaizkizun gaiak eta gehien gustatzen zaizkizun kirolak.

Eta listo! Hemendik aurrera, newsletterra zu bezain paregabea izango da. Ez konformatu newsletter generiko batekin. Zure newsletterrak hitz egin dezala zure hizkuntzan. Zure denborak balio duelako, eta Kirolbide PRO gunean argi daukagu.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA