2026ko Urtarrilaren 16a

Kirol Etxeak Europako hiriak bilduko ditu kirol inklusiboa eta kulturartekoa bultzatzeko

SPIRIT "Sports for Participation, Inclusion, Respect, Interculturality and Tolerance" proiektu europarra abiarazteko bileraren baitan antolatutako tailerra. Tailerra urtarrilaren 22an izango da, ostegun goizez, Kirol Etxean. Izen-emateak irekita daude.

SPIRIT proiektua Europako hiri askok partekatzen duten uste sendo batetik sortu da: kirola ez da jarduera fisiko edo aisialdiko hutsa, baizik eta hiri-ingurune gero eta anitzagoetan topaketa, sozializazio eta bizikidetza eraikitzeko funtsezko espazioa.

Gure hirietan, kultur, gizarte eta bizi-ibilbideen aniztasuna ezaugarri estrukturala da dagoeneko. Hala ere, oraindik ere badira tokiko kirolean parte-hartze ekitatiboa zailtzen duten oztopoak, bereziki migratutako pertsonentzat eta/edo gutxiengo etnikoetako kideentzat. Oztopo juridiko eta administratiboak, zailtasun ekonomikoak, praktika diskriminatzaileak, interes eta errealitate anitzetara egokitu gabeko kirol-eskaintza, edo ikuspegi kulturartekoa oraindik erabat txertatu ez duten gobernantza-ereduak dira kirolaren potentzial inklusiboa mugatzen jarraitzen duten faktoreetako batzuk.

SPIRIT, Europar Batasuneko Hiritartasuna, Berdintasuna, Eskubideak eta Balioak (CERV) programak kofinantzatua, erronka horiei erantzuten die logika argi batetik: tokiko agintarien eginkizuna eta haien arteko lankidetza indartzea, gizarte-kohesioa eta kulturarteko bizikidetza sustatzen dituzten kirol-politikak diseinatu, inplementatu eta ebaluatzeko.

Horretarako, Espainia, Italia, Portugal, Alemania eta Suediako hiri eta erakunde sare zabal baten arteko elkarlana du oinarri, DIVERSIT Kulturarteko Hirien Elkarteak koordinatuta.

Proiektua kulturarteko ikuspegiarekin zuzenean lotzen diren hiru ardatz nagusitan oinarritzen da:

  1. Berdintasuna: kirolaren esparruan eskubide, sarbide, tratu eta aukera-berdintasuna bermatzea, diskriminazio, bazterketa edo segregazio mota oro aktiboki borrokatuz.
  2. Aniztasunarekiko errespetua: interes, praktika eta ibilbide anitzen pluraltasuna aitortu eta baloratzea, esentzialismorik eta paternalismorik gabe, eta kirol-politikak eta programak errealitate askotarikoetara egokituz.
  3. Elkarreragin positiboa: kirola harreman, lankidetza eta eraikuntza kolektiborako espazio komun gisa sustatzea, non aniztasunak ez duen banatzen, aberastu baizik, eta komunitatea sortzen duen.

Ikuspegi horretatik, SPIRITek apustu egiten du langile teknikoen, arduradun politikoen, kluben eta kirol-erakundeen gaitasunak indartzearen alde, bai eta administrazioen, gizarte zibilaren eta kirol-sarearen arteko elkarrizketatik abiatuta tokiko ekintza-planak diseinatzearen alde ere.

Bilbon egingo den nazioarteko tailer honek, proiektuari hasiera emango dionak, helburu hori bera du: kirola, inklusioa eta kulturartekotasuna ardatz dituen hausnarketa- eta ekintza-esparru komun bat sortzea; hirien arteko esperientziak eta ikaskuntzak partekatzea; erronkak eta aukerak identifikatzea; eta datozen hilabeteetan politika publiko bidezkoago, inklusiboago eta kohesionatzaileagoetan gauzatuko den lankidetza-lanaren oinarriak ezartzea.

Noiz: 2026ko urtarrilaren 22a

Non: KIROL ETXEA, Martín Barúa Picaza, 27, 48003 Bilbao

Hizkuntzak: EN/GAZ (aldibereko interpretazioa saio publikoan)

IZEN-EMATEA: https://forms.cloud.microsoft/e/PUE4Pr2D1L

EGITARAUA

  • :00 – 09:30: Irekiera instituzionala

    1. Bilboko Udala

    2. Bizkaiko Foru Aldundia (2026ko Europako Kirol Eskualdea)

    3. Diversit (SPIRITen koordinazioa)

  • 9:30 – 10:00: Hasierako hitzaldia

    "Integrazioa eta elkarbizitza interkulturala jomuga duten kirol politikak begirada EkitAtibo batetik"

    Juan Aldaz, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea. Soziologian doktorea / Kirol Kudeaketako masterra.

  • 0:00 – 10:45: Euskadiko kirol-estrategia eta programa eraldatzaileak

    Politikak, sistemak eta ikuspegi estrukturalak

    Moderatzailea: Bilboko Udala

    1. Bilbao Kirolak – 2025–2028 Plan Estrategikoa

    2. Bizkaiko Foru Aldundia – KIROLA ON programa

    3. Gipuzkoako Foru Aldundia – Jatorri askotako emakumeen ongizatea eta gizarteratzea kirolaren bidez

    4. Eusko Jaurlaritza – Eskola Kirola

  • 0:45 – 11:15: Kafe-pausaldia

  • 1:15 – 12:15: Europako hirietako kulturarteko kirol-ekimenak

    Moderatzailea: DIVERSIT

    1. Portugalgo sareko hiria (RPCI-ICC)

    2. Italiako sareko hiria (ICEI-ICC)

    3. Erlangen (Alemania)

    4. Linköping (Suedia)

    5. Bilbao Harreragune – Kirol arloko bitartekaritza sozialeko zerbitzua

  • 2:15 – 13:30: Tokiko estrategia eta programa eraldatzaileak

    Kirol inklusiboko gizarte-ekimenak

    Moderatzailea: FÚTBOL MÁS

    1. Kunina Sports and Education – Hezkuntza eta Desberdintasuna Programa. Eskolaz kanpoko kirol inklusiboa. Iñaki Alonso

    2. Bilbao Basket Fundazioa – Bihotz Kantxa Programa. Mikel Torre

    3. Dragones de Lavapiés – Homeless World Cup. Javier Almagro

    4. Social Innovation for Sports (Portugal). Ricardo Carvalho

    5. BAKUVA Fundazioa. Sara Garteiz-Gogeaskoa

    6. IBILKI – Mendi-ibilaldi inklusiboa. Christian Rodriguez

Informazio guztia www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA