2026ko Urriaren 27a

Kirol-errendimenduaren plangintzari buruzko jardunaldi berri bat hartuko du Bilbok

"Plangintza: teoriatik ekintzara" errendimendu-jardunaldia Bilbora itzuliko da aurten, lehen edizioak harrera ona izan ondoren. Jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruko profesionalei eta ikasleei zuzendutako topaketa datorren abenduaren 11n izango da Bizkaia Aretoan eta izena emateko epea ireki da.

Kirol-errendimenduaren plangintzari buruzko ikaskuntza, hausnarketa eta esperientzien trukerako jardunaldi oso bat eskainiko du hitzorduak, teoria ekintzara eramateko ikuspegi praktiko batez ere. Programak sektoreko adituak bilduko ditu, hainbat kirol-testuingurutan plangintza hobetzera bideratutako ezagutzak, metodologiak eta arrakasta-kasuak partekatzeko.

Jardunaldia 9:00etatik 19:00etara izango da, doakoa izango da, eta irekita egongo da bai jardunean dauden profesionalentzat, bai arlo horretako prestakuntza handitu nahi duten ikasleentzat.

Joateko interesa duten pertsonek esteka honen bidez eman dezakete izena.

Informazio guztia www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA