PRESTAKUNTZA KIROL KUDEAKETA

2025ko Azaroaren 27a

Irabazi-asmorik gabeko kirol-erakundeetan Batuz sistema ezartzeari buruzko jardunaldi informatiboaren bideoa

2026ko Urtarrilaren 1etik aurrera, Bizkaiko irabazi-asmorik gabeko erakunde guztiek, tartean kirol-erakundeek, Batuz sistema ezarri behar dute, zerga-ordainketa kontrolatzeko eta laguntzeko. Horregatik, aldaketaren garrantzia kontuan hartuta, Kirol Zuzendaritza Nagusiak informazio-jardunaldi bat antolatu zuen Ogasuneko arduradunekin.

Bizkaiko Kirol Zuzendaritza Nagusiak irabazi-asmorik gabeko kirol-erakundeei zuzendutako informazio-jardunaldi bat egin du, Batuz sistema ezartzeko jarraitu behar diren urratsak azaltzeko. Sistema hori nahitaezkoa izango da lurraldeko irabazi-asmorik gabeko erakunde guztientzat, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Batuz Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako zerga arloko laguntza eta kontrolerako sistema berria da, gardentasun fiskala hobetzeko eta zerga arloko betebeharrak tresna digitalen bidez sinplifikatzeko. Horien ezarpenak enpresa, pertsona autonomo eta irabazi-asmorik gabeko erakundeei eragiten die, kirol-arlokoak barne.

Saioa Kirol Etxean izan zen eta Bizkaiko Foru Ogasuneko adituak bildu ziren. Begoña Zubieta Finantzetako ikuskariak eta Iñigo Egia Ossorio Arriskuen Analisiko Zerbitzuko buruak parte hartu zuten, eta sistemaren funtsezko alderdiak eta kirol-elkarteen eremuan duen eragina azaldu zituzten.

Jorratutako edukien artean, hauek nabarmendu ziren:

  • Zer da Batuz? Sistema behin betiko ezartzeko egutegia
  • TicketBAIrekin fakturak egitea
    • Irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat TicketBAItik salbuesteko kasu espezifikoak Bereziki, garrantzi txikiko noizbehinkako jarduera ekonomikoetarako salbuestea
    • BFAk TicketBAI fakturak igortzeko garatutako doako software-a (Egin zure faktura)
  • Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (EEEL) eramatea Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
  • Zerga-aitorpenak aurkeztea, zirriborroak oinarri hartuta

Aurrez aurreko saioaz gain, jardunaldia zuzenean eman zen Bizkaiko Foru Aldundiaren YouTube-ko kanalean. Bertara joaterik izan ez zuten pertsona guztientzat, grabazio osoa berri honetan dago eskuragarri.

️ Ikusi jardunaldi osoa:

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA