ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

KIROL EGOKITUA

MAHAI TENISA

Iker Sastrek zilarra irabazi du mahai-tenis egokituko Egiptoko Openean

Iker Sastrek zilarra irabazi du eta Ander Cepasek brontzea mahai-tenis egokituko Egiptoko Irekiko binakako lehiaketan.

Iturria: Basque Team

Bai Iker Sastrek, Basque Teameko beka duen kirolariak, bai Ander Cepasek, Fundazioaren eta Euskadiko Mahai Teniseko Federazioaren bikaintasun-proiektuko partaideak, nota onarekin gainditu dute Egiptoko Irekia, 2024ko Pariseko Joko Paralinpikoetako sailkapen-rankingerako denboraldiko lehen txapelketa puntuagarria. Iker Sastrek, diploma bat eskuratuz Tokioko hitzorduan Joko batzuetan debuta egin zuenak, zilarrezko domina eskuratu du binakako txapelketan eta banakakoan final-laurdenetaraino iritsi da. Ander Cepasek, Paris 2024an estreinatzeko irrikaz dagoen jokalariak, binakakoan brontzezko domina lortu du, banakako lehiaketan lortutako zilarrari gehituta.

Argazkia eta albiste osoa Basque Team-en webgunean.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA