KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Martxoaren 02a

TAEKWONDOA

Iago Garciak brontzea lortu du Alacanteko Espainiako kadete txapelketan

Iturria: Garriko Taekwondo Taldea

Iago Garciak brontzezko domina eskuratu zuen larunbat honetan Alacanten jokatu den Espainiako Txapelketan. Garriko Taekwondo taldeko kirolariak Extremadurako ordezkaria gainditu zuen final-zortzirenetan eta, final-laurdenetan, Nafarroakoari irabazi zion. Finalerdietan ezin izan zuen Galiziako lehiakidea gainditu, gerora Espainiako txapeldun izango zena.

Bestalde, Martin Atxak final-zortzirenetan galdu zuen Gaztela eta Leonen aurka, borrokaldi handi bat egin ondoren.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA