PRESTAKUNTZA KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2022ko Abenduaren 22a

HNIBBILO Legea Euskadin antolatutako kirolean aplikatzea, kirol-erakundeei gutun irekia

Eusko Jaurlaritzako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kirol Zuzendaritzek prozesu bat hasi berri dure, eta, horren barruan, Euskadin antolatutako kirolean HNIBBILO legea ezartzeko datozen hilabeteetan garatu beharreko hainbat
ekintza daude.

HNIBBILO (8/2021 Lege Organikoa) haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko legea da.

Kirolaren eta aisialdiaren esparruan helburu hauek ditu: adingabeen aurkako indarkeria-egoeretan prebentzioa, detekzio goiztiarra eta esku hartzea eta ingurune seguruak sortzea.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek erantzukidetasunezko begirada bat landu nahi dute kirolaren esparruan haurrak eta nerabeak babesteko ingurune seguruak eraikitzeko.

Horretarako, bi online prestakuntza programatu dituzte Kirol Eskolaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako kirol-prestakuntzako eskola. Lehenengoa, sentsibilizazioari buruzkoa eta kirol-erakundeei zuzendua. Eta bigarrena, adingabea babesteko protokoloari buruzkoa, erakunde bakoitzean adingabea babesteko ordezkari izendatuko diren pertsonentzat.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera aurki dezakezue esteka honetan.

Informazio gehiago esteka honetan.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA