KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2026ko Martxoaren 16a

KIROL EGOKITUA

NEGUKO KIROLAK

Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba

Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.

Higinio Rivero bizkaitarrak hogeigarren bukatu du igande honetan iraupen-eskiko 20 kilometroko proba, Milan-Cortinako Paralinpiar Jokoen azken jardunaldian. Espainiarekin hiru kiroletan lehiatu den historiako lehen kirolaria izan da, biatloian eta udan piraguismoan aritu ondoren.

Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Ivan Golubkov errusiarrak (51:55), Zhongwu Mao txinatarrak (52:45.8) eta Giuseppe Romele italiarrak (53:17) lortutako dominetatik urrun.

Euskal kirolaria beste lau probatan lehiatu da joko hauetan. Hamaseigarren izan zen jazarpen-eskian, hogeigarren 7,5 kilometro esprintean eta hogeita hirugarren 12,5ekoan (biatloiko hirurak), eta iraupen-eskiko kilometroko esprintean ez zen finalerdietara igaro.

Albiste osoa www.kirolakeitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA