KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Apirilaren 28a

TAEKWONDOA

Garriko Taekwondo Taldeak 4 domina lortu ditu Bizkaiko Txapelketan

Iturria: Garriko Taekwondo Taldea

Emaitza onak lortu dituzte Garriko kirolariek larunbatean Miribillako frontoian jokatu den Bizkaiko alebin eta infantil mailako txapelketan.

Arrigorriagakoek hiru domina lortu zituzten banakako kategorietan, urrezko bat Ian Ladronen eskutik eta zilarrezko bi Izei Intxaurraga eta Lur Guerraren eskutik; eta urrezko beste bat binaka Izei eta Lurren eskutik.

Iago Garciak bosgarren postua eskuratu zuen, Aingeru Ramirez eta Amets Larrea azken txanpara iritsi ziren eta Oraien Arostegi eta Aiara Alves finalaurrekora.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA