2024ko Azaroaren 11a

Galdakoztarren artean ohitura aktibo eta osasuntsuagoak sustatzeko Altzeu zerbitzua jarri du martxan Udalak

Galdakaon bizi diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin jarri du martxan Udaletxeak Altzeu, udalerriko jarduera fisikorako orientazio zerbitzu berria. Honen xede nagusiak galdakaoztarren artean ohitura sedentarioa murriztea eta guztion artean gizarte aktibo bat bultzatzea dira, bakoitzaren gaitasun eta zailtasunetara egokitutako jarduera fisikoaren bidez. Izan ere, frogatu da jarduera fisikoa modu erregularrean egiteak onura ugari eragiten dizkiola osasunari eta hainbat gaixotasunei aurre egiteko eraginkorra dela (hipertentsioa, diabetesa, asma, depresioa, etab.). 

Albiste osoa www.galdakao.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA