ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2022ko Abenduaren 19a

Foru Aldundiak 2023ko Bizkaia Kirolak Sarien deialdia egin du

«Bizkaia Kirolak Sariak 2023» emateko deialdiaren helburua da Bizkaiko pertsona fisiko eta juridikoek kirolaren arloan egin duten lana publikoki aitortzea da.

Sariak ohorezkoak izango dira; hau da, ez dute inolako ekarpen ekonomikorik izango. Haien bidez, egindako lana publikoki aitortzen da; horretarako egingo den ekitaldian ikurra emango zaie sarituei.

2023ko edizioan, honako «Bizkaia Kirola Sariak» emango dira:

Kirol-merezimendua aitortzeko sariak

  • Izar Gaztea Saria: 2007. urtea baino lehen jaio, Bizkaiko klub baten bitartez eta aurreko kategorietan, absolutuaren azpitik, lehiatzen diren kirolari federatuentzat.
  • Argizagi Saria: maila absolutuan Bizkaiko klub baten bitartez lehiatzen diren kirolari federatuentzat.
  • Iparrizar Saria: maila absolutuaren ondorengo kategorietan Bizkaiko klub baten bitartez lehiatzen diren kirolari federatuentzat.
  • Ostadarra Saria: Bizkaiko kluben talde federatuei zuzendua.

Kirol-ibilbidea aitortzeko sariak

  • Leialtasun Saria: Bizkaiko kirol-erakundeetan zuzendaritza-postuak dituzten edo betetzen aritu diren bizkaitarrei zuzendua.
  • Zuzentasun Saria: Bizkaiko arbitroei zuzendua, lizentzia Bizkaiko Federazio baten bidez izapidetua dutenak.
  • Lidergotasun Saria: Bizkaiko entrenatzaileei zuzendua, lizentzia Bizkaiko federazio baten bidez izapidetua dutenak.
  • Kidetasun Saria: Bizkaiko kirol arloan diharduten Bizkaiko kirol erakundeei zuzendua.

kuskarritasun Saria

2022an Bizkairako egin den eragin handiko kirol-ekitaldi bat antolatzeko gaitasuna aitortzera bideratua.

Eskabideak Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan egongo dira eskuragarri, bertan bete eta izapidetzeko.

2023ko Bizkaia Kirolak Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte egongo da zabalik.

Informazio gehiago 2513/2022 FORU AGINDUAN.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA