ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Azaroaren 12a

Euskarak, kulturak eta kirolak bizkaitarren bizitzan pisu handiagoa izan dezaten aurrekontua handitu du Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak 2025erako aurrekontua aurkeztu du Bizkaiko Batzar Nagusietan. Iazkoa baino % 2,13 handiagoa izango da, eta jarduera-ildo argiak izango ditu: euskara, eta, bereziki, bizkaiera sustatzea hainbat esparrutan, bizi-ohitura osasungarriak txertatzea eta kirola adin-tarte guztietan egitea, eta kultura sustatzea; kanpora adi, baina tokiko talentua indartzen jarraituz.

Kirola guztiontzat

Kirola pertsonen arteko harremanetarako, kohesio sozialerako eta balioak transmititzeko tresna dela kontuan hartuta, sailaren helburuak askotarikoak dira: pertsona bakoitzaren neurrira egindako kirola sustatzea, tokiko modalitateak indartzea, dibertsitate funtzionala duten pertsonen artean kirola sustatzea edo kirolaren munduan euskararen presentzia areagotzea, besteak beste. Gainera, berebiziko garrantzia izango du kirol-sisteman emakumeen presentzia aktiboa sustatzea; horretarako, 500.000 € gehituko zaizkio ohiko finantzaketa-lerroari.

Horregatik guztiagatik, kirola herritarren bizitzaren parte izan dadin, Sailak 11.618.000 euro jasoko ditu datorren urteari begira.

Albiste osoa www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA