KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2026ko Otsailaren 27a

KIROL EGOKITUA

EUSKAL PILOTA

Euskal Pilota Egokitua Zirkuituaren lehen txapelak banatuko dira Basaurin

Iturria: www.facebook.com/AyuntamientodeBasauri

2018an Legazpiko finalekin hasi zen Euskal Pilota Egokituaren abentura urrats sendoak ematen ari da inklusio sozialerako eta talentuen garapenerako eta bide horretan jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa eman du, Gipuzkoara mugatutako ekitaldi bat zirkuitu bihurtu eta Euskal Autonomi Elkarteko hiru herrialdeetan Irekiak ospatuz. Bizkaiak ireki du zirkuitu berri hau Mallabian jokatutako lehen kanporaketekin eta igande honetan Basaurik hartuko ditu lehen finalak, ETB-k telebistaz eta streaming bidez lau haizetara zabalduko duen jaialdi erraldoi batekin.

Prestigio handiko pilota egokituko zirkuitu hau indarrez hasi da, denera 10 bikote eta 20 partida jokatu baitziren Mallabiko lehen jardunaldian. Eta inklusibotasunaren aldeko lan honek primerako erakusleiho bikain bat izango du asteburu honetan, jokatuko diren lehen bi finalekin. Kanporaketen ondoren, Jurdan Arakistain-Daniel Calviño eta Erik Gaton-Leire Esnal izango dira adimen urrutitasuna duten pilotarien arteko finala jokatuko dutenak. Bizkaiko Openeko urritasun fisikoa dutenen txapelak Sergio Rodriguez-Edorta de Anta eta Gaizka Fernandez-Beñat Lizaso bikoteen artean jokatuko da. Maila honetako bi aurrelariak bizkaitarrak izanda, txapeletako bat, behintzat, Bizkaian geratuko da. Adimen urritasuna dutenen artean Daniel Calviño izango da etxekoen ordezkaria.

Atzokoaurkezpenean, finalistez gain, Asier Iragorri, Basauriko alkatea, Jon Zugazagoitia, Basauriko Kirol zinegotzia, Carlos Sergio Atxotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendaria, Alvaro Parro Laboral Kutxako ordezkaria, Haszteneko Borja Bayo eta Gorabide Zentroko Ane Reguera izan dira. Hitza hartu duten guztiek kirolari hauen meritua goraipatu dute eta pilotazaleak finaletara hurbiltzera, frontoian edo telebista bidez, gonbidatu dituzte.

Asier Iragorrik, adierazi duenez, «Basaurik beti lagundu du eta lagunduko du kirol egokitua, eta ekimen berri honekin, pala egokituaren aldeko apustu sendo bat egiten dugu, Euskal Pilota Egokitua Zirkuitoa-EITB sari hau babestuz».

Argazkia eta albiste osoa www.facebook.com/AyuntamientodeBasauri

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA