ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2023ko Urtarrilaren 27a

MENDIKOA

Euskal Mendizale Federazioaren gomendioak hotza denean mendi jarduerak aurrera eramateko

Ingurune hotzak eragindako arriskuak gutxitzeko, Euskal Mendizale Federazioaren Segurtasun eta Aholkularitza Medikoko Batzordeak, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatearekin eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin (LAEMZ) lankidetzan, honako aholku hauek ematen dizkigu:

  1. Ziurtatu osasun-egoera eta sasoi fisiko egokian zaudela. Bihotzeko, odoleko edo arnasketako arazoren bat bazenuen, edo aurreko egun horietan ondo ez bazeunden, hobe da beste egun baterako uztea. Hotz handiak asko eskatzen die organismoari eta mendiari gozatzera joan behar dugu, ez sufritzera edo gaixotzera.

  2. Hiruzpalau arropa geruza eraman. Barrualdea, ahal dela izerdia ez atxikitzeko, baizik eta kanpora ateratzeko ehun sintetikoak. Hurrengoa, forro polar bat edo artilezko jertse on bat izan daiteke, eta, kanpotik, zira bat, horretarako forratua bada hobe.

  3. Ez ahaztu eskularruak, txanoa eta eguzkitako betaurrekoak. Elurrak argi asko islatzen du eta begietan eragina izan dezake.

  4. Igo bitartean, erantzi arroparen zati bat edo ireki kremailerak esfortzuarekin izerdirik ez botatzeko. Bestela, jantziak hezetu egingo dira eta isolatzeko gaitasunaren zati bat galduko dute. Beraz, hoztu egingo zara goian geratzean.

  5. Ondo gosaldu, ondo bazkaldu eta edan, hotzak kaloria gehiago gastarazten dizkigulako eta arnasaren bidez likido asko lapurtzen digulako, lurrun-hodeitxoen eran.

  6. Salda gutxi gaziak edo te leunak eta pixka bat azukretuak ondo hidratatu gaitzakete eta bero atsegina eman termo batean eramaten baditugu.

  7. Oinetakoak eta galtzerdiak ondo aukeratu. Hobe botak badauzkazu eta ura eta elurra ondo jasaten badituzte. Babes dezatela, baina ez diezazutela oinak estutu, zirkulazio txarragoa izango duzulako eta hotza pasatuko duzulako.

  8. Eta, garrantzitsuena: zentzuz ibili eta zure gorputzari entzun.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA