KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2022ko Urriaren 21a

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzko legea

Eusko Jaurlaritzak 8/2022 LEGEA argitaratu du, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoa. 

Lege honen xedea da jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko lanbide jakin batzuetan sartzeko funtsezko alderdiak arautzea, lanbide horiek zein diren berariaz aitortzea, lanbide horietan jarduteko behar diren titulazio edo kualifikazio profesionalak zehaztea, lanbide bakoitzari dagokion eremu funtzional espezifikoa esleitzea eta horietan jarduteko betekizunak ezartzea.

Lege honen helburua da kirol-zerbitzuen eskatzaile edo erabiltzaileei zerbitzu horiek ezagutza tekniko espezifikoak aplikatuz eskain dakizkien eskubidea zaintzea, kirol-praktika segurua sustatzeko eta kirolarien edo zerbitzu horiek hartuko dituzten erabiltzaileen osasunean edo osotasun fisikoan edozein kalte saihesteko.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA