ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Abenduaren 28a

EUSKAL PILOTA

Euskadiko Pilota Federazioa Nazioarteko Federazioko eskubide osoko kide bilakatu da

Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV), larunbat honetan Iruñeko Iruña Park hotelean egin duen biltzarrean, onartu egin du Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza (EEPF) eskubide osoko kide izatea.

Iturria: @EPfederakuntza

Horrenbestez, aipatu akordioak aukera emango die euskal pilotariei nazioarteko lehiaketetan euskal selekzioarekin parte hartzeko, 2026an Argentinan jokatuko den Munduko Txapelketan edota Bilbok eta Gernikak 2030ean hartuko duten lehiaketan, besteak beste. Hala, zentzu horretan, Gotzon Enbil Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako presidenteak EITBri egindako adierazpenetan aurreratu duenez, hitzordu bietan egoten saiatuko dira. Dena den, "kautelaz" jokatzeko asmoa agertu du; izan ere, gaur hartutako erabakiaren kontra helegiteak egotea espero dute.

Albiste osoa www.eitb.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA