KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2023ko Apirilaren 18a

Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko Legea argitaratu dute

Eusko Jaurlaritzak gaur, apirilak 18, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 LEGEA argitaratu du.

Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan kalitatezko jarduera fisikoaren eta kirolaren araubide juridikoa eta sustapena arautzea bizitza aktiboaren kultura eraikitzeko, eta, orobat, hori guztia garatzeko beharrezkoak diren baliabideak bermatzea.

Lege honen ondorioetarako, kiroltzat joko da jarduera fisiko oro, baldin eta helburu badu, parte-hartze antolatuaren edo bestelakoaren bidez, osasuna sustatzea, forma fisikoa eta psikikoa adieraztea edo hobetzea, gizarte-harremanak garatzea edo maila guztietako lehiaketetan emaitzak lortzea.

Lege honen ondorioetarako, jarduera fisikotzat joko da muskulu eskeletikoek egiten duten eta energia-gastua dakarren gorputz-mugimendu oro.

Lege honen eremutik kanpo geratzen dira e-sportak edo joko elektronikoak eta antzeko jarduerak arautzea.

Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoan aplikatuko da. Era berean, kirol-, gizarte- eta kultura-arloko harremanak daudela kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publiko eta kirol-erakundeak Nafarroako eta Iparraldeko botere publiko eta kirol-erakundeekin lankidetzan aritu ahal izango dira, lege honetan araututako jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak garatzeko.

Esteka honen bidez, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 LEGEA irakurri ahal izango duzu: www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA