KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoak 2024

2024ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLI. edizioa Bizkaiko Lurralde Historikoan jokatuko da, Basauriko udal-instalakuntzetan ia osorik, argitaratuko den programaren arabera (Basauri, 2024ko Europako Kirol Hiria).

2024ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XLI. edizioa Bizkaiko Lurralde Historikoan jokatuko da, Basauriko udal-instalakuntzetan ia osorik, argitaratuko den programaren arabera (Basauri, 2024ko Europako Kirol Hiria).

Neguko modalitate bakarra, krosa, 2024ko otsailaren 25ean izango da. Judo modalitatea apirilaren 14an izango da. Eskubaloi txapelketa maiatzaren 4 eta 5eko asteburuan izango da, eta saskibaloiko haur-mailako errendimendu ibilbideko bost jardunaldiak maiatzaren 11, 18, 19, 25 eta 26an izango dira. Gainerako kirol-lehiaketak 2024ko maiatzaren 25 eta 26ko eta ekainaren 1 eta 2ko asteburuetan izango dira.

Edonola ere, data hauek behin-behinekoak izango dira, behin betiko kirol egitarauak onartu arte. Kirol modalitate bakoitzaren behin betiko programa gutxienez 15 egun aurretik jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzan kirol-eskumena duen sailak hiru foru-aldundiei eta inplikatutako euskal kirol federazioei.

Informazio guztia: www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA