KIROL KUDEAKETA KIROL ARAUDIA ETA LEGEDIA

2024ko Uztailaren 02a

Euskadiko 600 kirol-erankundek izena eman dute dagoeneko HNIBBILOren monitorizazio-plataforman

Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kirol Zuzendaritzek HNIBBILOren monitorizazio-plataforman alta ematera gonbidatzen dituzte Euskadiko kirol-erakundeak, euren protokoloa aktibatzeko eta adingabea babesteko ordezkaria izendatzeko.

HNIBBILO bete ahal izateko, kirol-erakunde guztiek haurrak eta nerabeak babesteko protokolo bat izan behar dute, baita adingabea babesteko ordezkari bat edo erreferentziazko pertsona bat izendatuta ere. Legea behar bezala betetzeko helburuz, honako monitorizazio-plataforman protokoloa eta ordezkaria erregistra daitezke. 

Informazio gehiago www.euskadi.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA