ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Azaroaren 07a

Eskola Laguntzaile Programaren aurkezpena 2024-2025 denboraldirako

Laster abiatuko dira eskolarteko lehiaketak, eta 1.000 eskola-laguntzaile baino gehiago hasiko dira martxan. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak 2024/2025 denboraldirako Eskola Laguntzaile programaren aurkezpena egin zuen urriaren 30ean, Bizkaia Frontoian.

Guztira, 300 eskola-laguntzaile baino gehiago bildu ziren ekitaldian. Federazioko arduradunek eskola-laguntzaileen konpromisoa eta lanaren garrantzia azpimarratu zituzten, eta eskerrak eman zizkieten betetzen duten funtzioagatik. Horrez gain, animatu zituzten etorkizuneko epaile federatuak izan daitezen, hau da, eskola-kiroletik kirol federaturako saltoa egin dezaten.

Bestalde, aldundiko ordezkari batzuk ere bertaratu ziren, BIKEE programaren berri emateko. Aukera aprobetxatu zuten nabarmentzeko eskola-laguntzaileek —lehiaketetan erreferente diren aldetik— lagundu ahal dutela euskararen sustapenean. Ildo horretan, besokoen funtzioa azpimarratu zuten, epaileen hizkuntza-gaitasuna identifikatzeko, euskarari ikusgarritasuna ematen diotelako eta kirolariak, teknikariak eta ikusleak euskara erabiltzera animatzen dituztelako.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA