2026ko Maiatzaren 25a

ESKALADA

Eskalatzera animatzen zara? Ekainean herritarrei irekitako masterclass bat hartuko du Bizkaiak

Eta zu, zeren zain zaude izena emateko?

Bizkaiko herritarren artean kirola egitea erraztuko duten kirol-espazioak sustatzeko konpromisoaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuko Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak eskaladako masterclass bat antolatuko du ekainaren 7an, Zugaztietan, Kirol Eskalada proiektuaren barruan. 

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, eskalada egiteari buruzko azalpen eta gomendioekin, eta Bizkaiko biztanleen artean kirol hori sustatzea helburu duten hainbat Masterclass.

Kirol Eskalada programaren masterclass saioetan eduki hauek landuko dira:

  1. Eskaladan ziurtasunez aritzeko oinarrizko azalpenak.
  2. Eskaladan aritzeko beharrezko materialaren ezagutza.
  3. Eskalada bideak ziurtasunez frogatu.

Hitzordua ekainaren 7an izango da, igandea, Zugaztietan, 09:00etatik 14:30era. Jarduera doakoa da eta 14 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, eskaladan esperientzia izan edo ez. 

Jarduera IV. gradutik gorako eskalada-bideetan egingo da. Antolakuntzak beharrezko segurtasun-materiala emango du eta material pertsonala eramatea gomendatzen du (arnesa, kaskoa eta katu-oinak). Halakorik ez badago, jardueran bertan emango da.

Plazak mugatuak dira, eta, beraz, ezinbestekoa da izena ekaianren 4a baino lehen ematea, horretarako prestatutako formularioaren bidez. Behin epea amaituta, erakundea izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko da azken xehetasunak zehazteko.

Kirolbide PRO gunetik, jarduera hau sustatu nahi duten Bizkaiko 14 urtetik gorako pertsona guztiek ekainaren 7an Zugaztietan egingo den Masterclass saioan izena ematera animatzen ditugu.

Informazio guztia web.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA