KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Otsailaren 29a

FUTBOLA

Bilbon 2024an jokatuko den UEFA Women's Champions Leagueren Finalerako sarrerak

Bartzelonak eta Olympique Lyonek maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko duten UEFA Women's Champions Leagueko finalerako 53.289 sarrerak agortu dira.

Datorren maiatzaren 25ean, 18:00etatik aurrera, Bilboko San Mames futbol zelaian UEFA Women's Champions Leagueko final bat jokatuko da lehen aldiz.

Ekitaldi handi hau aukera paregabea da Euskadiren, Bizkaiaren eta Bilboren nazioartekotze-estrategia bultzatzeko, bai eta helmuga turistiko gisa erakusleiho bat izateko ere.

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak urteak daramatzate ekitaldi handiak babesten, eta egungo posizionamendua indartuta atera da, are gehiago joan den uztailean Frantziako Tourreko Grand Départ Pays Basque ekitaldia arrakastaz antolatu ondoren, gainerako euskal erakundeekin lankidetzan.

Sarrerak, martxoaren 8ko 12:00etatik aurrera izango dira salgai.

Informazio gehiago: www. final2024bilbao.com

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA